Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Egoitza Judizial Elektronikoa > Sexu-delituak

Sexu-izaerako delituen ziurtagiria

  • Aurrez aurre izapidetu

Ohiko galderak

2016. urteaz geroztik, laneko jardunean adingabeekin ohiko harremana duten langileek Sexu-izaeragatiko delituen ziurtagiria aurkeztu behar dute.

Agiri horrek egiaztatuko du, igorritako egunean eskatzaileak sexu-izaerako deliturik ez duela Sexu Delitugileen Erregistro Nagusian.
 

Zein kasutan erabil dezakezu

Adingabeekin ohiko harremana duten lanetarako ezinbestekoa da eta profesionalek zein  boluntarioek aurkeztu behar dute.

Zer behar duzu

Aurrez aurre eskatzeko:

  • Zure nortasuna hurrengo dokumenturen baten bidez egiaztatu beharko duzu -jatorrizkoa edo kopia erkatua, eta indarrean dagoena-: NAN, atzerritarren espainiako bizileku-txartela, pasaportea, espainiako gidatzeko baimena, europar batasuneko herrialdeko identifikazio-zenbakia edo baliokidea.
  • Justizia Miniterioaren web atarian eskuragarri dagoen Sexu-izaerako delituen ziurtagiri-eredua behar bezala beteta.

Internetetik eskatuz gero, hurrengoa egin behar duzu:

 

Nork egin dezake

Interesdunak: edozein pertsona fisiko adinez nagusia.

Adingabeak edo gaitasuna judizialki aldatuta duten norbanakoak guraso edo legezko tutoreek ordezkatu beharko dituzte.

Eskatzailea beste pertsona baten ordezkaria bada, ordezkariak bere nortasuna eta eskatzailearena egiaztatu beharko ditu, eta legezko ordezkaria dela egiaztatzen duen zuzenbidezko dokumentua eduki beharko du. Zure seme-alaba adingabeen izenean eskatzen baduzu, Familia-liburu originala edo kopia erkatua ere aurkeztu behar dituzu.

Non aurkeztu

Aurrez aurre:

Internet bidez, Justizia Ministerioaren Egoitza Elektronikoan

Nola erantzuten dizugu

Eskaera aurrez aurre egiten baduzu 24 orduko epean testu-mezu bat (SMS) bat jasoko duzu zure eskuko telefonoan; bertan, ziurtagiria online jaisteko lotura bidaliko dizute. Hala ere, kasu batzuetan, arazo teknikoak direla eta, baliteke posible ez izatea eta ziurtagiria igortzeko egun gehiago behar izatea (epea ez da 3 egun baliodun baino luzeagoa izango). Eskaera aurkezten denetik Administrazioak 10 eguneko epea du ziurtagiria emateko.

Eskaera internetetik egin baduzu, ohikoena unean bertan ziurtagiria jasotzea da. Posible ez izatekotan, eskaera egin izanaren agiria jaisteko aukera izango duzu; agirian zenbaki bat agertuko da, eta ziurtagiri elektronikoa prest dagoenean internetetik jaisteko zenbaki hori erabili beharko duzu. Eskaera-inprimakian posta elektroniko helbide bat jarri dezakezu, ziurtagiria prest dagoenean bertan jasotzeko. 

Izapidearen kostua

Izapide hau doan da.

Informazio osagarria

  • Ziurtagiria atzerrian aurkezteko bada:

Ziurtagiri hau Espainian adingabeekin lan egiteko igortzen den bakarra da; hala ere, beste herrialde batean aurkeztu behar baduzu, apostilla jarri edo legeztatu egin beharko duzu.

  • Ziurtagiria baliozkoa dela egiaztatu nahi baduzu:

Igorritako dokumentuak Egiaztatze Kode Segurua izeneko zenbakia du, dokumentua egiaztatzeko. Zenbaki hori baliatuta, Sexu-izaerako delituen ziurtagiri elektronikoaren Egiaztatze Zerbitzuan ziurtagiria egiaztatu dezakezu, Justizia Ministerioaren Egoitza Elektronikoan.

  • Enpresa edo erakunde publikoa bazara eta taldekatutako eskaera bat egin nahi baduzu:

Enpresa edo erakunde publiko bereko langile guztien sexu-izaerako ziurtagiriaren eskaera taldeka egiteko aukera dago. Kasu horretan, eskaera enpresaren egoitzatik hurbilen dagoen Justiziako Lurralde Kudeatzailetzan aurkeztu behar da. Kontsultatu zer pausu eman behar diren eskaera taldekatua egiteko.