Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi

Salaketa aurkeztu motako ohiko galderak

Eraso egin didate. Non emango didate gertatutakoa salatzeko eman behar ditudan urratsen berri?

Biktimei Laguntzeko Zerbitzura jo dezakezu. Gaur egun, EAEko Birgizarteratze Institutuak eta Clara Campoamor elkarteak (Gasteiz) kudeatzen dute.

Gora itzuli

Nire semea eskolan jazarri egiten dutela uste dut. Zer egin behar dut salaketa jartzeko?

Zure semea jazartzen duten pertsonak ere adingabeak badira, salaketa jartzeko polizia-etxera edota Adingabeen Fiskaltzara jo dezakezu. Adin nagusikoak badira, polizia-etxera, Adingabeen Fiskaltzara edota Guardiako Epaitegira jo dezakezu. Adingabeen Fiskaltzaren bulegoa Bilbon dago, Barroeta Aldamar kalean, 10. zk., 8. solairua. Haiekin harremanetan jar zaitezke, 94 401 66 58 telefono-zenbakira deituz.

Gora itzuli

Etorkina naiz, tratu txarrengatik salaketa jar dezaket? Eskubide berak dauzkat?

Bai. Espainiako estatuan bizi den edonork jar dezake salaketa genero-indarkeria dela-eta, Espainiako herritarrek dituzten prozesu-berme berberekin.

Gora itzuli