Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Hasiera > Profesionalak

Justiziako profesionala

Zer da JustiziaSip?

Profesionalentzako Informazio Zerbitzua (JustiziaSIP), profesionalei zuzendutako web ataria da, EAEko organo judizialen auzien egoera denbora errealean kontsultatzeko. Zerbitzua plataforma seguru batean dago eta operadore juridikoek eta organo judizialek informazioa modu seguruan trukatzeko balio du.

JustiziaSIP-ek hurrengo zerbitzuak eskaintzen ditu: 

  • Jakinarazpenak jaso.
  • Idazkiak aurkeztu.
  • Dekanotzaren banaketak: datak, motak, organoak...
  • Izapidetzen dauden auziak: faseak, parte-hartzaileak, aurkeztutako idazkiak, jakinarazpenak...
  • Ikustaldiak eta seinalamenduak: ordutegiak, salak, deitutako pertsonen zerrendak…
  • Beste barruti judizialetan dauden datuak.
  • Ordezkapenak kudeatzeko aukera.

Informazio gehiago nahi baduzu, JustiziaSip-eko gidaliburua kontsulta zenezake.

Gora itzuli

Zer egin behar dut profesionalen Estraneterako sarbidea izateko?

Behin txartel elektroniko digitala lortuta, behar bezala instalatu behar da Izenpe ziurtagiria.

Izenperen erabiltzaileen laguntzarako zentroa: 902 542 542.

Behin instalazioa amaitutakoan, Profesionalen eremu mugatuan sar daiteke. Horretarako, Izenpek emandako pina sartu behar da, autentifikatzeko.

Gora itzuli

Nola lor dezaket txartel elektroniko digitala?

Txartela Profesionalen Elkargoan esak dezakezu, edo bestela, Eusko Jaurlaritzan bertan.

Gora itzuli

Zer egin ziurtagiri digitalarekin arazoak izanez gero?

Sartu profesionalen Extraneteko Arazoak al dituzu zure ziurtagiri digitalarekin sartzeko? atalean. Bertan arazoa nola detektatu eta nola konpondu azalduko dizute.

Gora itzuli

Zer egin txartel elektroniko digitala galduz gero?

Profesionalen Elkargora jo dezakezu. Han arduratuko dira txartel berria emateaz eta lehengoari baja emateaz.

Gora itzuli

Idazki bat euskaraz aurkeztu nahi duzu?

Hizkuntz Normalizazio Taldeak epaitegietan idazkiak euskaraz aurkeztu nahi dituzten abokatuei zuzendutako hainbat dokumentu eredu prestatu ditu. Eredu guztiak Word formatuan daude eta liburutegian aurkituko dituzu, eta euskaraz edo ele bietan inprimatu ditzakezu.

Horrez gain, Justizian lan egiten dugun profesionalek euskaraz lan egiteko e-Toolbar lan-tresna ere badaukate. Demandak, aurkaratzeak, eta gainerako idazkiak modu azkarrean aurkeztu ahal izateko garatutako aplikazioa da, eta oso erraz instalatzen da. 

e-Toolbar aplikazioari buruzko informazio gehiago behar baduzu, erabiltzailearen gidaliburua begiratu dezakezu; edo bestela, Lan eta Justizia Saileko Epaibi arloak prestatutako azalpen-bideoa ikus dezakezu.

Gora itzuli

Zer ondorio ditu abokatu, prokuradore eta gizarte-graduatuentzat Bulego Judizial Berriak?

BJB ezartzeak zertan eragingo dizun jakin nahi baduzu, sar zaitez Profesionalen Extranetean. Bulego Judizial Berriari eskainitako atal berria eta zure zalantzak eta iruzkinak bidaltzeko postontzia dituzu eskura.

Gora itzuli

Nola sartu EAEko Justizia Jauregietan

Euskadiko Justizia Auzitegien egoitzetara sartu beharra duten abokatuek ez dituzte  herritarrentzat ezarritako segurtasun kontrolak pasa behar izango. Horretarako NAN txartela edo lanbidea egiaztatzen duen txartela eraman beharko dute.

Abokatuak justizia jauregietara sartzeko prozedura berria ikusi.

Gora itzuli

Nola eska dezaket informazioa Bulego Judiziala ezarrita dagoen barrutietako egoitza judizialetan?

Araba/Álava, Bizkaia eta Gipuzkoako Profesionalen Elkargoen kideek informazio eskaerak posta elektronikoz egin ditzakete Bulego Judiziala ezarrita dagoen barrutietako egoitza judizialetan, eta horretarako gaitu diren eskabide-orriak erabili beharko dira.

Momentuz zerbitzu hau honako barruti judizialetan egongo da erabilgarri, eta honako hurrengo posta elektroniko helbideak erabiliz:

Amurrio: Info-justizia-amurrio@justizia.eus

Azpeitia: Info-justizia-azpeitia@justizia.eus

Balmaseda: Info-justizia-balmaseda@justizia.eus

Bergara: Info-justizia-bergara@justizia.eus

Eibar: Info-justizia-eibar@justizia.eus

Durango: Info-justizia-durango@justizia.eus

Gernika: Info-justizia-gernika-lumo@justizia.eus

Getxo: Info-justizia-getxo@justizia.eus

Irún: info-justizia-irun@justizia.eus

Tolosa: Info-justizia-tolosa@justizia.eus

Lortu inprimakia lotura honen bidez:

Informazio partikularraren eskaera.

Informazioa denbora errealean online jaso daiteke JustiziaSip aplikazioaren bitartez. Aplikazio hau Profesionalen Extranetean dago.

Gora itzuli

Konfiguratu ezazu zure ordenagailua Profesionalen Estranetaren sarbide berrirako (maiatzaren 9an jarriko da abian)

Datorren maiatzaren 9an, asteazkena, Profesionalen Estranetaren sarbidea aldatuko da, JustiziaSIPen egiten ari diren hobekuntzen baitan. Maiatzaren 9tik aurrera, Profesionalen Estranetean sartzeko Idazki Desktop instalatuta eduki beharko duzu eta “justizia.eus” kendu beharko duzu Internet Explorer-eko bateragarritasun ikuspegitik. Konfigurazioa orain egin dezakezu; aldaketa orain eginda ere, Profesionalen Estranetean arazo gabe sartuko zara.

Gora itzuli