Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Pribatutasuna

JustiziaEus atariaren pribatutasun-politika

Webgune honetan erabilgarri dauden baliabideen bidez jasotako datu pertsonalak ondorengo arauak betez tratatuko dira:

Informazio-eskubidea

Arau horiek betez, Euskadiko Justizia Administrazioak jakinarazten dizu www.justizia.eus web atariaren bitartez jasotako datuen tratamenduaren arduraduna dela.

Helburua

Euskadiko Justizia Administrazioari ematen dizkiozun datuen helburua da zure eskaria kudeatzea, eskatzen dituzun informazioa eta/edo zerbitzuak ematea eta zerbitzu berriak eskaini ahal izatea.

Erabiltzailearen baimena

Aipatutako inprimakiak erabiliz gero, kontsultaren bat egiteko mezu elektroniko bat bidaliz gero edo albiste batean idatzizko aipamenik egiten baduzu, aurrez adierazitako komunikazio-bideetan sartutako datuen tratamendu automatizatua egingo dela adieraziko zaizu eta tratamendua onartzeko eskatuko zaizu.

Datuak ez zaizkie hirugarrenei lagako.

Aurkakoa adierazten den eremuetan izan ezik, zure datu pertsonalei buruz eskatutako informazioa ematea borondatezkoa izango da. Nolanahi ere, informazio hori emateari uko egin arren, horrek ez dio eragingo eskatutako zerbitzuen kalitateari edo kantitateari.

Datu-bilketa

JustiziaEus atariaren erabiltzaileen trafikoa neurtuko da, eta, beraz, atarian sartuz gero, zuri buruzko hainbat datu jasoko dira: kokalekua, erabilitako nabigatzailea, etab.

JustiziaEusen sartzeak cookieak erabiltzea ekar dezake (bisitatutako orrialdeen hobespenei eta/edo erregistroei buruz ordenagailuan sortzen diren artxiboak). Cookiek biltegiratutako informazioak zu identifikatzeko eta zure hobespen pertsonalak nahiz bestelako informazio teknikoak gordetzeko aukera emango du. Nolanahi ere, cookieak jaso nahi ez badituzu edo cookieak zure ordenagailuan biltegiratu aurretik jakinaraztea nahi baduzu, nabigatzailea horretarako konfigura dezakezu. Webgune honetan nabigatzen jarraitzen baduzu, cookieen erabilera onartzen duzu, aipatu xedeetarako.

JustiziaEusen bidez bertan argitaratutako berriei buruzko iruzkinak bidali ahal izango dituzu zure helbide elektronikoa sartuz gero. Egindako iruzkin bakoitzeko zure ordenagailua identifikatuko duen IP helbidea biltegiratuko da.

Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, aurka egiteko, tratamendua mugatzeko, lekualdatzeko eta ahaztua izateko eskubideaketa

Informazio bilketa horren aurrean hurrengo eskubideak egikaritu ditzakezu: datuak eskuratzeko, zuzentzeko, aurka egiteko eta ahaztua izateko eskubidea, datuen tratamendua mugatzeko eta datuak lekualdatzeko eskubideak, bai eta banakako erabakien xede ez izatekoa ere. Horretarako, justiziaeus@justizia.eus posta elektronikoa erabili behar duzu. Baja eman nahi baduzu, zure eskubideak ezeztatu egingo dira.

Eskubide hauek egikaritzeko inprimakiak liburutegian aurkituko dituzu Izaera pertsonaleko datuen kontrolerako eta babeserako, hurrengo erakundeekin harremanetan jar zaitezke.

Ildo berean, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiarekin harremanetan jar zaitezke, izaera pertsonaleko datuen babesaren arloan indarrean dagoen legediak bere eskumenen egikaritzari buruz ezarritakoaren arabera (7/2015 Lege Organikoa, uztailaren 21ekoa, 6/1985 Lege Organikoa Botere Judizialarena, uztailaren 1ekoa, aldatzen duena).

Bermeak

Euskadiko Justizia Administrazioak jasotako izaera pertsonaleko datuak isilpean gordetzeko eginbeharra betetzeko konpromisoa hartzen du. Halaber, datu horien aldaketa, galera, baimenik gabeko tratamendu edo sarbidea saihesteko beharrezkoak diren neurriak hartzeko konpromisoa hartzen du. Horrez gain, datu horien isilpeko tratamendua ziurtatzeko egoki diren neurriak bermatzen ditu.

Izaera pertsonaleko datuen babesari buruzko edozein zalantza baduzu JustiziaEus-eko administratzailearekin harremanetan jar zaitez, hurrengo helbidearen bitartez: justiziaeus@justizia.eus

Pribatutasun-politikaren aldaketa

Euskadiko Justizia Administrazioak pribatutasun-politika hau aldatzeko eskubidea beretzat gordetzen du etorkizuneko lege- edo jurisprudentzia-berrikuntzei egokitu ahal izateko.