Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Zerbitzuak eta izapideak > Praktika errestauratiboak

Praktika errestauratiboak

Lagun zaitzakegu

  • Zure bizilagunen jazarpena jasaten baduzu
  • Zure seme edo alabak eskolan irainak edo mehatxuak jasaten baditu
  • Konfiantzazkoa zenuen lagun bat iruzur egiten ari bazaizu
  • Zure semea edo alaba toxikomanoa bada eta horregatik indarkeria jasaten baduzu

Justizia Errestauratiboaren Zerbitzuak gatazkak bide judizialetik konpontzeko ordezko era eskaintzen dizu. JEZ auzien konponbide judizialaren ordezko era da, bideratzaile baten laguntzaz erasotzailearen eta biktimaren arteko elkarrizketa errazten du, eta helburua zigor-arloko prozeduraren baitan akordioa erdiestea da. Zibil-arloko familiaren arloan, elkarrizketaren bitartez gatazkari konponbidea aurkitzeko bidea da.
 

Noiz jo dezaket zerbitzu honetara?

Delituren bat egin edo horren biktima izan bazara, esaterako: lesioak, tratu txarrak, mehatxuak, irainak, jabetzaren aurkako delituak (lapurretak, ebasketak edo kalteak), biktimak eragin dituzten trafiko-segurtasunaren aurkako delituak, etxeko indarkeria, familia-eskubide eta -eginbeharren aurkako delituak.

Edo banantze-prozedura edo seme-alaba adingabeak tartean dituen dibortzio-prozedura judiziala hasi duzunean.

Gora itzuli

Nola eska dezaket?

Zigor-arloko prozesu batean inputatuta bazaude edo horren biktima bazara, Auzitegi Barruko Bitartekaritza Zerbitzura jo dezakezu, baina prozesuko arduraduna den Epaileak eskatu behar du, Fiskaltzaren onespenarekin.

Gora itzuli

Nola funtzionatzen du zerbitzuak?

JEZ telefonoz harremanetan jarriko da alderdiekin lehen informazio elkarrizketa izateko eta prozesu errestauratiboan parte hartzeko adostasuna eskatzeko.

Ondoren, harrerako fasea hasiko da; gatazkan inplikatutako alderdiak banaka elkarrizketatuko dira eta bitartekaritza-prozesuaren izaerari eta edukiari buruzko informazioa emango zaie.

Jarraian, bideratzaileak egokitzat eta onuragarritzat joz gero, alderdiekin hitz egiteko topaketa-fasea hasiko da. Fase horretan, bi alderdiak modu bateratuan elkarrizketatuko zaituztete. Elkarrizketa-topaketan, baldin eta alderdiek hala nahi izanez gero eta bideratzaileak beharrezkotzat jotzen badu, zuen inguruneko edo komunitateko kideek Zirkulu eta Konferentzia izeneko tekniketan parte hartuko dute, konponbidea aurkitzen laguntzeko.

Biktimak edo erasotzaileak ez badu bestea ikusi nahi edo gela berean egon nahi, komunikaziorako zeharkako beste aukera batzuk bila daitezke.

Azkenik, bi alderdiek erabakia adostuz gero, akordio-fasea hasiko da. Akordioa lortuz gero, horren berri emango duen dokumentua osatuko da, eta organo judizialera eta Fiskaltzara helaraziko da. Akordiorik lortzen ez baduzue, zerbitzuak Epaitegiari eta Fiskaltzari jakinaraziko die, betiere, konfidentziala izatea erabaki duzuena errespetatuta.

Gora itzuli

Zenbat balio du?

Prozesua doakoa da bi alderdientzat.

Gora itzuli