Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Hasiera > Oposiziogilea

Oposiziogilea

Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioan lan egin nahi baduzu, ezinbestekoa duzu lan-poltsa batean izena ematea edo hautaketa-prozesu bat gainditzea, esaterako, oposizioa, lehiaketa edo oposizio-lehiaketa. Bide horietakoren baten bitartez lor dezakezu Eusko Jaurlaritzak kudeatutako eskualdatutako langileen honako lanpostu hauetako bat: Laguntza Judizialekoa, Prozesu eta Administrazio Izapidetzakoa, Prozesu eta Administrazio Kudeaketakoa eta Auzitegiko Medikuntzakoa.

Oposizio baten faseak

Oposizio guztiek egitura bera dute. Deialdia Estatuko Aldizkari Ofizialean eta Autonomia Erkidegoko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denean, eskaerak aurkezteko epea ireki eta prozesua abian jartzen da, eta hainbat hilabetez edo hainbat urtez luza daiteke funtzionarioak izendatu arte.

Kontsulta itzazu LEP baten fase guztiak eta gaur egun indarrean daudenak..

 

Gora itzuli

LEP batera aurkezteko baldintzak

Deialdi bakoitzaren oinarrietan daude zehaztuta Lan Eskaintza Publiko batera aurkezteko baldintza orokor guztiak (nazionalitatea, gutxieneko adina...). Gainera, sartu nahi duzun kidegoaren arabera, nahitaezkoa da titulu akademiko jakin batzuk izatea hautaketa-prozesua amaitzen denean.

Gora itzuli

Langile motak eta lanpostuak

Justizia Administraziora eskualdatutako langileen barruan lau kidego-mota daude: Laguntza Judiziala, Prozesu eta Administrazio Izapidetzakoa, Prozesu eta Administrazio Kudeaketakoa eta Auzitegiko Medikuntza. Kidego horietako bakoitzean hainbat kontratazio-mota gerta daitezke: langile funtzionarioak, bitartekoak eta lan-kontratudunak.

Gora itzuli

Ikasgai zerrenda

Deialdi bakoitzaren oinarrietan daude ospiziogileek gainditu beharreko proben ezaugarriak. Lehen proba gai juridikoei eta ezagutza orokorrari buruzko test motako azterketa teoriko bat izan ohi da.

Egun indarrean dauden deialdien ikasgai zerrendak kontsultatzeko, sartu enplegu publikoko atalean.

Gora itzuli

Lan poltsak

Aldiro-aldiro lan-poltsak sortu eta/edo irekitzen dira hautagai berriak sartzeko edo lehendik izena emanda daudenek euren profilak titulu berriekin edo lortutako merituekin eguneratzeko.

Kontsulta ezazu JustiziaEus atarian 2007an eratutako egungo lan-poltsari buruz, eskura dagoen dokumentazio guztia.

Gora itzuli

Lekualdatze Lehiaketak eta Zerbitzu Eginkizunak

Lehendik karrerako funtzionarioa bazara eta egungo lanpostua aldatu nahi baduzu, Lan eta Justizia Sailak urtero deitzen dituen Lekualdatze Lehiaketen bitartez egin dezakezu.

Bestalde, Zerbitzu Eginkizunen bitartez betetzen dira, aldi baterako, erretiroagatik, eszedentziengatik, etenaldiengatik, eta abar hutsik geratu diren lanpostuak.

Gora itzuli

Euskara: hizkuntza-eskakizunak

Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioko zenbait lanpostu lortzeko euskara-maila egiaztatzen duten hizkuntza-eskakizunak eduki behar ditu hautagaiak. Hizkuntza-eskakizun horiek hautaketa-prozesuetan edo HABEren nahiz Hizkuntza-eskola ofizialen azterketen bitartez lor daitezke.

Hizkuntza-eskakizun mailak:

  • 1. maila: ahoz nahiz idatziz deskripzio sinpleak egiteko eta lagunarteko solasaldietan parte hartzeko gaitasuna.
  • 2. maila: lagunartean eta ohiko giroan deskripzio laburrak ulertzeko eta ahoz nahiz idatziz adierazteko gaitasuna, bestelako ñabarduretan sartu gabe.
  • 3. maila: kultura orokorreko gaiei buruz hitz-jarioz eta egoki komunikatzeko eta testu ez-espezializatuak idazteko gaitasuna.
  • 4. maila: edozein gairi buruz hitz-jarioz eta egoki komunikatzeko, testu teknikoak ulertzeko eta gai espezializatuei buruz idazteko gaitasuna.

Gora itzuli