Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi

Ohiko galderak

Zure abizena euskal grafian nahi baduzu

Erregistroan dagoen abizenaren grafia ez bada euskal gramatikari eta fonetikari egokitzen, eta aldatu nahi baldin baduzu, zure bizilekuko Erregistro Zibilean (edo Bake Epaitegian) egin beharko duzu eskaria. Abizenaren euskal gramatika eta fonetika zein den argitzeko, Euskal Deituren Izendegia kontsultatu behar da Orri-bazterreko inskripzioa adostu ostean, aldaketak zure ondorengoei eragingo die.

Abizena aldatzeak zure abizena jasota duten legezko ziurtagiri guztiei eragiten die: NANari, gida-baimenari, banku-kontuei, eskriturei... Ziurtagiri bakoitza legeztatzeko, ziurtagiria egina den tokian bideratu beharko duzu horretarako eskabidea.

Jarraitu beharreko urratsak:

  • Kontsultatu zure abizenaren euskal grafia Euskaltzaindiaren web gunean Euskaltzaindia
  • Ondorengo agiriak lortu:
    • Errolda agiria: Zure Udalaren bulegoetan egingo dizute.
    • Jaiotzagiri literala: Zure jaioterriko Bake Epaitegian edo Erregistro Zibilean egingo dizute. Nahi izanez gero Internetetik eskatu dezakezu.
    • NANaren fotokopia.
    • Famili liburua: Ezkonduta edo seme-alabarik izanez gero.
  • Zure herriko Bake Epaitegi edo Erregistro Zibilera joan aipaturiko agiriekin. Abizena aldatzeko ez da beharrezkoa aldez aurretik ordua eskatzea Erregistro Zibilean. Behar diren agiri guztiak eraman eta edozein ordutan joan zaitezke.

Lotura duten galderak