Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Ohiko galderak

Ohiko galderak

Zein urrats egin behar dira familiako baten heriotza judizializatzen denean?

Heriotza judizializatu ohi den kasuetan (indarkeriazko hilketetan, kriminalitate-susmoa dagoenean edo bat-bateko heriotza naturaletan) guardiako epaileak egiten du hilotza altxatzeko eginbidea, gertaera izan den tokian, polizia judiziala eta auzitegiko medikuntza-taldea berekin dituela.    
AMEIk dauzkan hiru patologi zerbitzuetako batera eramaten da gorpua, autopsia judiziala egin diezaioten. Pertsona zein probintziatan hil eta judizialitatu den kontuan hartuta, dagokion hiriburuko patologi zerbitzura eramango da gorpua.

Gorpuaren ikerketa bukaturik eta ondoren egingo diren ikerketa osagarrietarako lagin guztiak harturik, heriotza ikertzen ari den epaileari jakinarazten zaio gorpua utz litekeela familiaren eskuetan. Horretarako, agindu-gutuna deiturikoa idazten da, kasuaren instrukzio-epaitegiak prestatuta. Gutuna, familiak kontratatutako ehorztetxeak jasoko du, eta honek patologi zerbitzuan aurkeztuko du, gorpua eman diezaioten.

Gertaerak ikertzen ari den epaitegira autopsiaren aurre-txostena bidaliko du auzitegiko medikuntza-taldeak, baita autopsiaren behin betiko txostena ere, behin ikerketa osagarri guztiak eskura izaten dituenean, eta horiek guztiak kasuan pertsonaturik daudenen eskura egongo dira dagokien instrukzio-epaitegiaren bitartez.

Judizializatutako heriotzen kasu hauetan, hildakoa organo-emailea bada edota familiak organoak ematea erabakitzen badu, osasun-agintari eskudunek emango diote horren berri guardiako epaileari, eta haiek eskatuko diote organoak kentzeko. Guardiako epaitegiak bere aldetik jakinaren gainean jarriko du guardiako auzitegi-medikua, honek jakinaraz dezan ea organoak ateratzeko eragozpenik egon litekeen, betiere geroago egingo diren ikerketak kontuan hartuta.

Behin ospitaleko medikuntza-taldeak organoak kendu dituelarik, AMEIko auzitegi-medikuntzako patologi zerbitzuetako batera eramango da gorpua, autopsia judiziala egiteko.

Lotura duten galderak