Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi

Ohiko galderak

Nola uztartzen dira batzuek euskara erabiltzeko duten eskubidea eta besteek euskara ez jakitea, prozedura baten barruan?

Ahozko jarduketetan, euskara erabiltzeko eskubidea interprete baten parte-hartzearekin bermatzen da.

Izatez, legeak aurreikusten du auzitegiak, probidentzia baten bidez, kasuan kasuko hizkuntza dakien edozein pertsona gaitu dezakeela interprete gisa, itzulpen leiala egingo duela zin egin edo hitz eman ondoren.

Gaztelania ez beste hizkuntza batean idatzitako dokumentuei dagokienez, araudia desberdina da jarduketa judizialak gauzatzen diren lurraldearen arabera; izan ere, hizkuntza ez-ofizial batean idatzita dauden dokumentuei beti itzulpena erantsi behar zaie. Itzulpena “modu pribatuan egin ahal izango da”.

Lotura duten galderak