Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi

Ohiko galderak

Nola dakit norekin hitz egin dezakedan euskaraz epaitegian?

2007an egindako kanpainaren ondorioz “e” ikurdun euskarriak banatu ziren langile euskaldunen artean. Horrela, edozein herritarrek hasieratik identifikatuko du langile euskalduna eta harremana euskaraz hasteko lehen pausoa eman ahal izango du.

Ikur horren berri ematen da barruti guztietan sarreran dagoen informazio-zutabean. Herritarrak sartu bezain laster izango du ikur horren esanahiaren berri, eta epaitegietan hainbat euskarritan aurkituko du ikur bereizgarria: mahai gaineko pintzak, mahai gaineko egutegia edota pinak. Ikurra ikusten duzun mostradore edo mahaian euskaraz hartuko zaituzte.

Identificativo de personal euskaldun

Lotura duten galderak