Euskara da Euskal Autonomia Erkidegoko (EAEko) berezko hizkuntza, eta hizkuntza ofiziala da, gaztelaniarekin batera. Beraz, EAEko epaitegi eta auzitegietan erabili ahal izango da herritarrei inolako oztopo edo eragozpenik sorrarazi gabe.
Justizia Administrazioaren zerbitzu publikoarekiko harremanetan, erabiltzaileek hizkuntza ofizial biak erabiltzeko eskubidea daukate, eta ezin izango zaie inolako itzulpenik eskatu. Informazio gehiago behar izanez gero jarri Elebiderekin harremanetan.