Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi

Ohiko galderak

Erregistro Zibileko ziurtagiriak euskaraz eskatu al ditzaket?

Bai. Erregistro Zibiletan ematen diren ziurtagiriak pertsonen egoera zibilari buruzkoak eta legeak zehazten dituenak dira: jaiotza, ezkontza, izen-abizenak, naziotasuna, heriotza, bizi- eta egoera-agiria, tutoretza... Horiek euskaraz eska ditzake erregistrora joandako edozein herritarrek.

Gainera, Erregistro liburuen sistema informatizatua martxan jarri zenetik, Barruti Judizial guztietan (arian-arian bake epaitegietan ere hala izango da) lau inskripzioak euskaraz ere egin daitezke: jaiotza, heriotza, ezkontza eta tutoretza.

Gaur egun jaiotza, ezkontza eta heriotza egiaztagiri-eskaerak erregistroan aurrez aurre ez ezik, Internet bidez ere egin daitezke. Horretarako, nahi duzun ziurtagiria aukeratu; doan eta posta arruntez bidaliko zaizu eskatutako ziurtagiria.

Lotura duten galderak