Herritarrek eskubidea daukate dokumentazio guztia EAEko edozein hizkuntza ofizialetan aurkezteko epaitegi eta auzitegietan. Euskaraz aurkeztutako dokumentazioa balio osokoa izango da. Agiri batek EAEko hizkuntza-esparrutik kanpo izan behar baditu ondorioak, botere publikoek bideratuko dute itzulpena, arrazoirik gabeko atzerapenik gabe.