Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi

Ohiko galderak

Epaiketa batean euskara erabiltzeko eskubiderik ba al dut?

Bai, epaiketa batean euskara erabil dezakezu, bai ahoz bai idatziz.

Espainiako Estatuan euskara erabil daiteke, ahoz zein idatziz, euskara ofiziala den lurralde guztietako epaitegietan eta auzitegietan, hau da, EAEn eta Nafarroako Foru Erkidegoan.

Oro har, ondorengo hizkuntza-eskubideak dagozkio herritar bati epaiketa batean:

  • Hizkuntza dela-eta diskriminatua ez izateko eskubidea.
  • Justizia Administrazioarekiko harremanetan, norbere aukerako hizkuntza erabiltzeko eskubidea, hari inolako itzulpenik eskatu gabe.
  • Idatziak eta dokumentuak euskaraz aurkezteko eskubidea, bai eta jarduketa judizialak ere; horiek guztiak erabat baliodunak eta eraginkorrak izango dira.

Lotura duten galderak