Menua
Bilatu
justizia.eus logoa
  • Bilatu
Euskadi.eus
JustiziaEus-eko zerbitzuei buruzko ohiko galderak

Ohiko galderak

Euskadiko Justizia Administrazioak ematen dituen zerbitzuei buruzko ohiko zalantzak bildu eta zentralizatu ditugu, JustiziaEus zerbitzuaren erabiltzaile guztientzat erreferentzia-puntu izateko eta ahalik eta zorrotzen erantzuteko.

Familia Elkarguneei buruzko zalantzak dauzkat. Nori bidali behar dizkiot?

Familia Elkarguneak krisi egoeran (banantzea, dibortzioa, deuseztasuna edo izatezko bikoteen neurrien arautzea) dauden familientzako elkartze eremu neutroak, egokiak eta segurtasun- eta ongizate-bermedunak dira. Edonola ere, aurreko egoeretan ez daudenek ere erabil ditzakete Familia Elkarguneak, zerbitzuak eskaintzen duen jarraipena eta gizarte-eta hezkuntza-arloko laguntza behar badute eta haren erabilera ebazpen judizial batek xedatuz gero. Bere helburua familia harremanak denboraldi baterako erraztea ez ezik bermatzea ere da eta, horretarako, diziplina anitzeko talde teknikoak dituzte.

Esanak esan, Familia Elkarguneen inguruko zalantzak argitzeko modurik azkarrena zuzenean hurbilen duzun Familia Elkargunearekin harremanetan jartzea da.