Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Zerbitzuak eta izapideak > Nazionalitate eskaera > Nazionalitatea egoitzagatik

Nazionalitate eskabidea Espainiar hiritar baten alargun direnentzat

  • Aurrez aurre izapidetu

Zer behar duzu

  1. Bizilekuagatik espainiako nazionalitatea eskuratzeko eskaera betetzea.
  2. Atzerritarren nortasun-txartela, Europar Batasuneko herritar baten senide txartela edo Atzerritarren Erregistro Zentralaren ziurtagiria.
  3. Pasaportea.
  4. Errolda-ziurtagiria.
  5. Behar bezala legeztatutako eta zinpeko itzultzaile batek itzulitako jaiotza-ziurtagiria.
  6. Adin nagusikoa bazara, jatorrizko herrialdeko zigor-aurrekarien ziurtagiria, behar bezala legeztatuta eta zinpeko itzultzaile batek itzulita.
  7. Bizitzeko dituzun baliabideen ziurtagiriak edo egiaztagiriak (nomina, lizentzia fiskala, lan-kontratuak eta abar).
  8. Zigortuen Erregistro Zentralaren zigor-aurrekarien ziurtagiria. Justizia Ministerioaren eskaera-ereduan esleitutako datuak kontsultatzeko baimenagatik ordezkatu daiteke.
  9. Tasa ordaindu izanaren egiaztagiria.
  10. Cervantes Institutuaren Espainiako Konstituzioaren ezagupen probaren diploma, herritartze-probaren diploma (CCSE) eta gaztelaniaren ezagupen probaren diploma (DELE). Justizia Ministerioaren eskaera-ereduan esleitutako datuak kontsultatzeko baimenagatik ordezkatu daiteke. Adingabeek eta tutoretzapekoek ez dituzte proba horiek biak egin behar. Gainera, gaztelania hizkuntza ofiziala den herrialdeetako nazionalitatea dutenek ez dute DELE proba egin behar.
  11. Seme-alaba adingabeak badituzu, beraien jaiotza-ziurtagiriak, behar bezala legeztatuta eta zinpeko itzultzaile batek itzulita.
  12. Bi lekukok (senideak edo lagunak izan daitezke) adierazi duzun herrialdeko herritarra zarela eta ohitura espainiarrak barneratu dituzula ziurtatu behar dute. Lekukoak espainiarrak badira, euren NAN edo pasaportea ekarri behar dute. Lekukoak atzerritarrak badira, egoitza-baimena izan behar dute.
  13. Ezkontide espainiarraren hitzez hitzeko jaiotza-ziurtagiria, Espainiako Erregistro Zibil batek emandakoa. Jaiotza EAEn inskribatuta badago, jaiotza-ziurtagiria eska dezakezu.
  14. Espainiako Erregistro Zibil batek emandako hitzez hitzeko ezkontza-ziurtagiria. Ezkontza EAEn inskribatuta badago, ezkontza-ziurtagiria eska dezakezu.
  15. Ezkonkidearen heriotza-ziurtagiria. Heriotza EAEn inskribatuta badago, heriotza-ziurtagiria eska dezakezu.
  16. Bizikidetza-ziurtagiria edo ezkontidearekin batera erroldatuta egotearen ziurtagiria.

Nork egin dezake

Espainian bizitzen urtebete eman duten pertsona atzerritarrek, herritar espainiar baten alargun direnak eta legez edo egitatez banandu ez direnak.

Atzerritarrek jokabide zibiko egokia eta gizartean integrazio-maila nahikoa izatea ziurtatu beharko dute (lanaren bitartez, elkarteetan parte hartuz, elkarbizitza bidez eta abar).

14 urtetik gorakoa bazara, izapide hau egiteko zure legezko ordezkariaren laguntza beharko duzu.

14 urtetik beherakoa bazara, zure legezko ordezkariak egin beharko ditu izapide guztiak.

Ezgaitua bazara, zure legezko ordezkariak lagundu beharko dizu izapide hori egiten, zure ezgaitasun-epaiak finkatzen duenaren arabera.

Non aurkeztu

Telematikoki, Justizia Ministerioaren egoitza elektronikoan.

Aurrez aurre, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan aipatutako edozein erakundetan.

Erregistroko bulegoetako helbideak eta ordutegiak kontsultatu itzazu:

Nola erantzuten dizugu

Espainiako nazionalitatea onartu dizutela jakinarazten dizutenean, bizilekuagatik dagokizun Erregistro Zibilean hitzordua eskatu beharko duzu izapidea amaitu eta Konstituzioa zin egiteko. Zin egin ostean zure nazionalitate-inskripzioa gauzatuko da eta zure jaiotza-ziurtagiria eskatzeko aukera izango duzu.

Izapidetu bitartean

Nazionalitatea ukatzen badizute: Ohiko epaitegietan errekurtsoa aurkez dezakezu.

Izapidearen kostua

Tasa: 102 euro.

Tasa, eskaera bidali aurretik ordaindu behar da. Zerga-agentziak ordainketak telematikoki egiteko bitarteko teknikoak jarri arte, tasa aurrez aurre ordaindu beharko da (790 inprimakia - 026 kodea).

Informazio osagarria

Nazionalitate espainiarra inskribatzea: Nazionalitate espainiarra lortu ondoren, Espainiako Erregistro Zibilean inskribatu beharko duzu. Horretarako, beharrezkoa da izen bat eta bi abizen izatea. Gogoan izan behar duzu zure izena eta abizenak gaztelaniara egokitzeko beharrezkoa izan daitekeela horietan aldaketaren bat egitea.