Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi

Egoera edukitza

  • Aurrez aurre izapidetu

Zer behar duzu

Bizilekuaren arabera dagokizun Erregistro Zibilean emango dizuten eskaera betetzea.

Nork egin dezake

Erregistro Zibilean inskribatutako titulu baten bidez gutxienez hamar urtez modu jarraituan nazionalitate espainiarra izan duten eta, gainera, benetan nazionalitate espainiarra ez zutela jakin gabe erabili duten pertsonek. Aukera hau aplikagarria izango da nazionalitatea modu aktiboan erabili dutenentzat eta bere eskubide eta eginbeharrak bete dituztenentzat.

Aurkezteko epea

Izapide hori egiteko, ez da beharrezkoa aldez aurretik hitzordua eskatzea. Bizilekuaren arabera dagokizun Erregistro Zibilean aurkeztea nahikoa da.

Non aurkeztu

Bizilekuaren arabera dagokizun Erregistro Zibilean.

Nola erantzuten dizugu

Espedientea bizilekuaren arabera dagokizun Erregistro Zibilean ebatziko da.

Izapidetu bitartean

Nazionalitatea ukatzen badizute: Ohiko epaitegietan errekurtsoa aurkez dezakezu.

Izapidearen kostua

Doako izapidea.

Informazio osagarria