Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Zerbitzuak eta izapideak > Nazionalitate eskaera > Memoria Historikoaren Legea

Memoria Historikoaren legea

  • Aurrez aurre izapidetu

Zer behar duzu

2008ko urriaren 31ko Errege Dekretuak brigadistek espainiako nazionalitatea eskatzeko bi prozedura aurreikusten ditu:

Nazioarteko Brigadetako kide izanik espainiako nazionalitatea eman bazitzaizun, baina zure aurreko nazionalitateari uko ez egiteagatik espainiako nazionalitatea onartu ez bazenuen, eskaera berriz egin dezakezu inolako dokumentaziorik aurkeztu gabe.

Lehenengo aldiz eskatzen baduzu:

  • Eskaera eredu ofiziala bete behar duzu.
  • Nazioarteko Brigadetako kide zarela egiaztatzeko egoki deritzozun dokumentazioa aurkez dezakezu.
  • Behar bezala legeztatutako eta zinpeko itzultzaile batek itzulitako jaiotza-ziurtagiria.
  • Ezkonduta bazaude, behar bezala legeztatutako eta zinpeko itzultzaile batek itzulitako ezkontza-ziurtagiria.
  • Ezkontidea espainiakoa bada, bere jaiotza-ziurtagiria. Jaiotza EAEn inskribatuta badago, ziurtagiriak online eskatzeko JustiziaEus-eko aplikazioaren bitartez eska dezakezu ziurtagiria.

Nork egin dezake

Espainiako Gerra Zibilean Nazioarteko Brigadetako kide izan ziren boluntarioek eta une hartan espainiako nazionalitatea lortu baina aurreko nazionalitateari uko ez egitearren espainiako nazionalitatea galdu zuten brigadistek.

 

Aurkezteko epea

Eskaera edozein unetan aurkez dezakezu.

Non aurkeztu

Egoitzagatik dagokizun Erregistro Zibilean.

Justizia Ministerioan, Erregistro eta Notarioen Zuzendaritza Nagusian (Jacinto Benavente plaza, 3. 28012 Madril).

Espainiako edozein administrazio-organoren erregistro nagusian.

Espainiako posta bulegoetan.

Bizi zaren herrialdeko Espainiako kontsulatuan.

Nola erantzuten dizugu

Zure espedientea Madrilgo Erregistro Nagusira bidaliko da eta han erabakiko dute espainiako nazionalitatea emango dizuten ala ez.

Nazionalitate-eskaera aurkezterakoan eskatutako baldintzak betetzen ez badituzu, 30 egun baliodun izango dituzu, eskaera egiten zaizunetik, falta zaizkizun dokumentuak aurkezteko.

Izapidetu bitartean

Nazionalitatea ukatzen badizute: Dagozkion ondoreetarako jakinaraziko zaizu, Justizia Ministerioko Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusian dagokion errekurtsoa aurkezteko aukera izan dezazun (Jacinto Benavente enparantza 3, 28012 Madril). Atzerriko Espainiako kontsulatu-bulegoetan edo ordezkaritza diplomatikoetan ere aurkez dezakezu errekurtsoa.

Izapidearen kostua

Doako izapidea.

Informazio osagarria

Espainiako Gerra Zibilean Nazioarteko Brigadetan boluntario izateagatik espainiako nazionalitatea eskuratzeko eskubidea urtarrilaren 19ko Errege Dekretuan jasota dator. Hala ere, brigadista askok ez zuen nazionalitate espainola hartu, aurreko nazionalitateari uko egitea ezinbestekoa zelako. 52/2007 Legeak, Memoria Historikoaren Lege gisa ezagutzen denak, aurreko nazionalitateari uko egin gabe brigadistek berriz ere espainiako nazionalitatea eskatzeko aukera ezartzen du.