Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Zerbitzuak eta izapideak > Nazionalitate eskaera > Espainiar nazionalitate jatorrizkoa

Jatorrizko Espainiako nazionalitatea

  • Aurrez aurre izapidetu

Nork egin dezake

Jatorrizko Espainiako nazionalitatea jaiotzeko unean edo adoptatua izateko unean lortzen da, ez da beharrezkoa nazionalitatea lortzeko prozedurarik hastea, Memoria Historikoaren Legean oinarrituta lortu nahi izanez gero salbu.

Jatorrizko espainiarrak dira:

  • Nazionalitate espainiarra duten ama edo aiten seme-alabak.
  • Gurasoak atzerritarrak izanik Espainian jaio diren pertsonak, gutxienez gurasoetako bat Espainian jaio bada.
  • Guraso atzerritarrak edo herrigabeak izanik Espainian jaio diren pertsonak, edo gurasoen herrialdeetako legedietako bakar batek ere ez dionean haurrari nazionalitate bat ematen.
  • Guraso ezezagunak dituzten Espainian jaiotako pertsonak.
  • Herritar espainiar batek adoptatutako 18 urtetik beherako pertsonak. 18 urtetik gorako pertsona adoptatuek jatorrizko Espainiako nazionalitatea eska dezakete, adopzioa formalizatzen denetik bi urtera.