Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi

Herritartze agiria

  • Aurrez aurre izapidetu

Zer behar duzu

  1. Herritartze-agiriagatik nazionalitate espainiarra eskuratzeko eskaera betetzea. Inprimaki hori bizilekuaren arabera dagokizun Erregistro Zibilean edo Justizia Ministerioaren Herritarrak Informatzeko eta Arreta Emateko Bulego Nagusian ere lor dezakezu (Bolsa kalea 8, 28012 Madril).
  2. Behar bezala legeztatutako eta zinpeko itzultzaile batek itzulitako jaiotza-ziurtagiria.
  3. Adin nagusikoa bazara, jatorrizko herrialdeko zigor-aurrekarien ziurtagiria, behar bezala legeztatuta eta zinpeko itzultzaile batek itzulita.
  4. Adin nagusikoa bazara eta Espainian bizi bazara, Zigortuen Erregistro Zentralaren zigor-aurrekarien ziurtagiria.
  5. Ohiz kanpoko egoera gertatu izana ziurtatzen duten dokumentuak, eta interesekoa izan daitekeen beste edozein dokumentu.

Nork egin dezake

Pertsona emantzipatuek edo 18 urtetik gorakoek.

14 urtetik gorakoa bazara, izapide hau egiteko zure legezko ordezkariaren laguntza beharko duzu.

14 urtetik beherakoa bazara, zure legezko ordezkariak egin beharko ditu izapide guztiak.

Ezgaitua bazara, zure legezko ordezkariak lagundu beharko dizu izapide hori egiten, zure ezgaitasun-epaiak finkatzen duenaren arabera.

Aurkezteko epea

Izapide hori egiteko, ez da beharrezkoa aldez aurretik hitzordua eskatzea. Bizilekuaren arabera dagokizun Erregistro Zibilean bertaratu eta eskatutako agiriak aurkeztearekin nahikoa da.

Non aurkeztu

Bizilekuaren arabera dagokizun Erregistro Zibilean. Erregistro Zibileko langileek espedientea Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiko Nazionalitate eta Egoera Zibilaren Zuzendariordetza Nagusira helaraziko dute (Jacinto Benavente enparantza 3, 28071 Madril), erakunde horrek ematen eta ukatzen baitu nazionalitatea.

Eskaera bulego hauetan ere aurkez dezakezu:

  • Justizia Ministerioko Herritarrak Informatzeko eta Arreta Emateko Bulego Nagusian (Bolsa kalea 8, 28012 Madril).
  • Justizia Ministerioko Erregistro Laguntzailean, Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusian (Jacinto Benavente enparantza 3, 28071 Madril).
  • Estatuko Administrazio Orokorreko edo Autonomia Erkidegoetako edozein organotako Erregistroan (gobernu ordezkaritzak, ordezkariordetzak eta abar).
  • Posta-bulegoetan.
  • Bizi zaren herrialdeko Espainiako kontsulatuan.

Espainiatik kanpo bizi bazara, eskaera zure egoitzatik gertuen dagoen Espainiako Kontsulatuan egin dezakezu.

Nola erantzuten dizugu

Agiri guztiak Erregistro Zibilean entregatzen dituzunean, Erregistro Zibileko langileek espedientea Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiko Nazionalitate eta Egoera Zibilaren Zuzendariordetza Nagusira helaraziko dute, erakunde horrek ematen eta ukatzen baitu nazionalitatea.

Espainiako nazionalitatea emango dizutela jakinarazten dizutenean, espedientea abiarazi zenuen Erregistro Zibilera bueltatu beharko duzu eta, Konstituzioaren zina egin ondoren, izapidea bukatuko da.

Izapidetu bitartean

Nazionalitatea ukatzen badizute:Ohiko epaitegietan errekurtsoa aurkez dezakezu.

Izapidearen kostua

Doako izapidea.

Informazio osagarria

Nazionalitate espainiarra inskribatzea: Nazionalitate espainiarra lortu ondoren, Espainiako Erregistro Zibilean inskribatu beharko duzu. Horretarako, beharrezkoa da izen bat eta bi abizen izatea. Izena amarena izango duzu eta, abizenei dagokienez, lehenengoa aitarena izango da eta bigarrena amarena. Gogoan izan behar duzu zure izena eta abizenak gaztelaniara egokitzeko beharrezkoa izan daitekeela horietan aldaketaren bat egitea.