Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi

Aukera

  • Aurrez aurre izapidetu

Zer behar duzu

  1. Bizilekuaren arabera dagokizun Erregistro Zibilean emango dizuten eskaera betetzea.
  2. Behar bezala legeztatutako eta zinpeko itzultzaile batek itzulitako jaiotza-ziurtagiria.
  3. Ama edo aita espainiarraren jaiotza-ziurtagiria. Jaiotza EAEn inskribatuta badago, ziurtagiriak eskatzeko JustiziaEus-eko online aplikazioan eska dezakezu ziurtagiri hori.
  4. Ama edo aita espainiarraren NANa.
  5. Ama edo aita ez espainiarraren jaiotza-ziurtagiriaren fotokopia eta gurasoen ezkontza-ziurtagiriaren fotokopia. Ez da nahitaezkoa bi agiri horiek entregatzea.

Nork egin dezake

Aukera bidezko nazionalitate espainiarra hauta dezakezu, ondorengo egoeraren batean bazaude:

  • Herritar espainiar baten guraso-ahalaren mende bazaude edo egon bazara.
  • Espainian jaio bazara eta zure ama edo zure aita espainiarrak izan badira.
  • Zure seme-alabatasuna edo jaiotza adin nagusiko bihurtu ondoren zehaztu bada (18 urte egin ondoren alegia). Kasu horretan, zure seme-alabatasuna edo jaiotza zehazten den unetik bi urteko epea izango duzu Espainiako nazionalitatea eskatzeko.
  • Herritar espainiar batek adoptatu bazaitu eta adin nagusikoa bazara. Kasu horretan, adopzioa formalizatzen denetik bi urteko epea izango duzu Espainiako nazionalitatea eskatzeko.

14 urtetik gorakoa bazara, izapide hau egiteko zure gurasoen edo legezko ordezkariaren laguntza beharko duzu.

14 urtetik beherakoa bazara, zure legezko ordezkariak egin beharko ditu izapide guztiak.

Ezgaitua bazara, zure legezko ordezkariak lagundu beharko dizu izapide hori egiten, zure ezgaitasun-epaiak finkatzen duenaren arabera.

Emantzipatu bazara, aintzat hartu behar duzu aukera bidezko nazionalitate espainiarra hautatzeko abagunea 20 urte betetzen dituzunean iraungiko dela, zure lege pertsonalak adin nagusiko bihurtzeko beste adin bat izan behar duzula zehazten ez badu. Kasu horretan, adin nagusiko bihurtzen zaren unetik bi urteko epea izango duzu.

Aurkezteko epea

Izapide hori egiteko, ez da beharrezkoa aldez aurretik hitzordua eskatzea. Bizilekuaren arabera dagokizun Erregistro Zibilean bertaratu eta eskatutako agiriak aurkeztearekin nahikoa da.

Non aurkeztu

Bizilekuaren arabera dagokizun Erregistro Zibilean.

Nola erantzuten dizugu

Espedientea bizilekuaren arabera dagokizun Erregistro Zibilean ebatziko da.

Izapidetu bitartean

Nazionalitatea ukatzen badizute: Ohiko epaitegietan errekurtsoa aurkez dezakezu.

Izapidearen kostua

Doako izapidea.

Informazio osagarria

Nazionalitate espainiarra inskribatzea: Nazionalitate espainiarra lortu ondoren, Espainiako Erregistro Zibilean inskribatu beharko duzu. Horretarako, beharrezkoa da izen bat eta bi abizen izatea. Izena amarena izango duzu eta, abizenei dagokienez, lehenengoa aitarena izango da eta bigarrena amarena. Gogoan izan behar duzu zure izena eta abizenak gaztelaniara egokitzeko beharrezkoa izan daitekeela horietan aldaketaren bat egitea.