20/2011 Errejistro Zibilaren Legea , uztailaren 21ekoa (pdf, 518 KB)Errejistro Zibilaren Lege berria uztailaren 14an Diputatuen Kongresuan onartu zen, eta Errejistro Zibil elektroniko batek ordezkatuko du gaur egungoa, 1957koa. Eredu berriak Espainia osorako baliagarri izango den datu-base bakarra izango du, eta teknologia berrietara eta erabiltzaileen beharrizanetara egokituko da.
Bizilekuagatik nazionalitatea eskatzean aurkeztu beharreko dokumentazioaren inguruko agindua (pdf, 199 KB)Agindua, 2012ko urriaren 2koa, Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiarena, bizilekua Espainian izateagatik Espainiako nazionalitatea eskuratzeko espedienteen Izapidetzako Plan Trinkoaren arlo zehatz batzuei buruzkoa. Bizilekua Espainian izateagatik Espainiako nazionalitatea eskatu nahi dutenek euren egoitzari dagokion erregistro zibilean aurkeztu beharreko dokumentazioa jasotzen duen eranskina gehitu da.