37/2011 Legea, urriaren 10ekoa, prozesuak bizkortzeko neurriei buruzkoa (pdf, 313 KB)Legearen helburua arlo zibileko, zigor arloko eta administrazioarekiko auzi-arloko auzitegietan prozesuak bizkortzeko zenbait neurri ezartzea da, hain zuzen ere, prozesu-kudeaketarako tresna eraginkorrak izateko. Neurri hauetako batzuk herritarren oinarrizko eskubideak bermatzeko hartu dira, zigor arlokoak kasu; beste batzuk prozedurak optimizatzeko, beharrezkoak ez diren izapide prozesalak kentzeko, edo izapide laburragoak jartzeko; eta beste batzuk, aldiz, erakunde judizialak gehiegikeriaz ez erabiltzeko.