21/2012 Dekretua, otsailaren 21ekoa, Administrazio Elektronikoari buruzkoa. (pdf, 327 KB) Zerbitzu publikoez baliatzeko edo administrazio-prozedurak izapidetzeko orduan, herritarrek badute eskubidea administrazioarekin baliabide elektronikoak erabiliz jarduteko, eta dekretu honen xedeetako bat da, hain zuzen ere, Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioaren barruan eskubide hori garatzea. Beste xedea, Herritarrek Zerbitzu Publikoetan Sarbide Elektronikoa izateari buruzko Legeko 6. artikuluan jasota datozen eskubideei zabalbidea ematea da (ekainaren 22ko 11/2007 Legea da hori).
Beste gai hauek ere arautu ditugu: Egoitza Elektronikoa; Iragarki Ohol Elektronikoa; herritarrak eta administrazioa nola identifikatu eta haien jarduna nola autentifikatu; Ordezkarien Erregistro Elektronikoa; Erregistro Elektronikoa; komunikazio elektronikoak; eta agiri elektronikoak eta agiri horiek nola gorde behar diren.
1684/1987 Errege Dekretua, azaroaren 6koa (pdf, 90 KB)Justizia Administrazioaren funtzionamendurako baliabide materialak eta ekonomikoak hornitzeari buruzko gaietan, Estatuko Administrazioaren funtzioak Euskal Autonomia Erkidegoari transferitzeko arauak jasotzen dituen errege dekretua.