Emakumeen aurkako indarkeria EAE-n. Lan eta Justizia Sailaren Jarduera-plana (2019-2021) (pdf, 1,7 MB)Agiri honetan jaso dira azken bi urteetan Lan eta Justizia Sailean emakumearen aurkako indarkeriaren biktimen gaian eta biktimen eta Justizia Administrazioaren arteko harremanen gaian Euskal Autonomia Erkidegoan egindako azterketaren emaitzak, hausnarketak eta dokumentazioa. Hartara, Sailak datozen urteetan garatu beharreko jardueren planifikazioa zehaztu da.
Lankidetza-hitzarmena, gizartearentzat lan egiteko zigorrei, zigor-eteteei eta zigor ordezpenei buruzkoa (pdf, 3,3 MB)Barne Ministerioaren eta Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia eta Herri Administrazio Sailaren arteko hitzarmena, 2011ko abuztuaren 8koa. Horren bidez, bi erakunde horiek elkarlanean arituko dira eta gizartearentzat lan egiteko zigorrei, zigor askatasun-gabetzailea eteteei eta zigor ordezpenei buruzko eginkizunak zehazten dira.