4/2015 Legea, apirilaren 27koa, Delituaren Biktimaren Estatutuarena (pdf, 548 KB)Estatutu honek, gaiaren arloko Europako araudiarekin eta gure gizarteak eginiko eskariekin bat etorriz, biktimen ondasun materialak eta moralak eta, horrekin batera, gizarte osoarenak, defendatu nahi ditu, haien duintasunaren errekonozimendua oinarri hartuta.
15/2015 Legea, uztailaren 2koa, Borondatezko Jurisdikzioari buruzkoa (pdf, 3,2 MB)15/2015 Legea, uztailaren 2koa, Borondatezko Jurisdikzioarenak organo jurisdikzionaletan izapidetzen diren borondatezko jurisdikzioaren espedienteak arautzea du helburu. Borondatezko jurisdikzioaren espedienteak dira, Zuzenbide zibilean eta merkataritza arlokoan eskubide eta interesak zaintzeko organo jurisdikzional baten parte hartzea behar duten guztiak; beti ere, administrazioarekiko arloko prozedura irekitzea eragin dezakeen arrazoirik ez badago.
Prozedura Zibilaren Legea(Lege-testuak - Textos legales) (pdf, 3,3 MB)Prozedura Zibilaren Legea (lehenengo argitaraldia, 2004ko abenduaren 31n itxia) Lege-testuak - Textos legales. Eusko Jaurlaritza eta Deustuko Unibertsitatea.
Uztailaren 18ko 16/2005 Legea, EBko auziei buruzko 1/1996 Legea aldatzen duena (pdf, 198 KB)Uztailaren 18ko 16/2005eko Legea, Doako Laguntza Juridikoaren urtarrilaren 10eko 1/1996 Legea aldatzen duena; Lege horrek Europar Batasuneko mugaz haratagoko auzien berezitasunak arautzen ditu (2005eko uztailaren 19an BOEren 171 zk.an argitaratu zen).
Alokairu Legea (pdf, 245 KB)4/2013 Legea, ekainaren 4koa, etxebizitzen alokairuaren merkatua malgutzeko eta sustatzeko neurriak ezartzen dituena.
Hipoteka-zordunak babesteko Legea (pdf, 402 KB)1/2013 Legea, maiatzaren 14koa, hipoteka-zordunen babesa, zorraren berregituraketa eta alokairu soziala indartzeko neurriak ezartzen dituena..