Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Justizia > Laguntza judiziala > Baldintzak

Orientazio Juridikoko Zerbitzua

Zer baldintza ekonomiko bete behar dira doako laguntza juridikoa eskatzeko?

Familia-unitatearen (ezkontidea eta seme-alaba adingabeak) diru-sarrera guztien zenbatekoak ezin du lanbide arteko gutxieneko soldataren bikoitza baino handiagoa izan eskaera egiten den unean (lanbide arteko gutxieneko soldata Espainiako Gobernuak ezartzen du, urtero, Errege Dekretu bidez).

Hala ere, abiaraztear den prozedura judizialean elkarren aurkako familia-interesik izanez gero (ezkontide batek bestearen aurka aurkeztutako demanda, seme-alaba batek guraso baten aurka aurkeztutakoa eta abar), prozedura judiziala abiarazi nahi duenaren baliabide ekonomikoak bakarrik hartu ahal izango dira kontuan.

Gainera, auzitan jarduteko nahikoa baliabiderik ez duela ziurtatze aldera, aintzat hartuko dira benetako ahalmen ekonomikoaren adierazle diren ezaugarriak, eta doako laguntza juridikoa izateko eskubidea ukatu egingo da, baldin eta eskatzaileak deklaratutakoaren aurka, ezaugarri horiek garbi adierazten badute pertsona horrek Legeak ezarritako muga gainditzen duten baliabide ekonomikoak dituela (etxebizitza-mota, autoa, inbertsioak eta abar).

Ohiko bizilekuaren jabea izatea ez da, berez, eskubide hori baliatzeko oztopoa, betiere, etxebizitza hori luxuzkoa ez bada.

Bizibideren bat izatea ere egiaztatu behar da.