Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi

Kexak eta iradokizunak motako ohiko galderak

Erreklamaziorik jar dezaket?

Justizia Administrazioaren funtzionamenduan akatsak gertatzen direnean erreklamazioak eta iradokizunak egiteko duzun eskubidea Herritarrek Justiziaren aurrean dituzten Eskubideen Gutunean (pdf, 55 KB) jasota dago.

Gora itzuli

Kexa bat aurkezteagatik zerbait ordaindu behar al dut?

Ez. Kexak edo erreklamazioak egitea doako izapidea da.

Gora itzuli

Bilboko Justizia Jauregian erreklamazioa jarri dut. Noiz jasoko dut erantzuna?

Ahalik eta lasterren erantzungo dizute eta 30 eguneko epean, gehienez ere.

Gora itzuli

Zer egin dezaket bake-epaileak ebatzitakoarekin ados ez banago?

Beheragoko mailako organo batek hartutako erabakiak maila bat goragokoak berrikus ditzake.Ez bazaude ados bake-epaileak erabaki duenarekin, apelazio-errekurtsoa jar dezakezu zure barruti judizialeko Lehen Auzialdiko Epaitegian (auzi zibila bada) edo zure barruti judizialeko Instrukzioko Epaitegian (zigor-arlokoa bada).

Gora itzuli

Kexarik aurkez dezaket fiskalaren jardun profesionalari txarra baderitzot?

Ahozko nahiz idatzizko kexak aurkez ditzakezu dagokion Fiskaltzako Fiskalburuaren aurrean, Fiskaltzaren antolamendua hierarkikoa baita. Dena dela, horrelako egoeretan daudenei arreta eskaintzea xede duen organo bat ere bada Fiskaltzan: bere egoitza Madrilen duen Ikuskaritza Fiskala, hain zuzen ere.

Gora itzuli

Zer arauk gobernatzen dute erreklamazioak jartzeko modua?

Era horretako erreklamazioak gobernatzen dituzten arauak bi dira funtsean: Epaitegien eta Auzitegien funtzionamenduari dagozkion erreklamazioak eta salaketak izapidetzeari buruzko 1/1998 Erregelamendua, eta Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren 1/1999 Instrukzioa, erreklamazioak izapidetzeko eta aldez aurretik herritarrei informazioa emateko zerbitzuen protokoloak eta izapideen inprimakiak onartzen dituena.

Gora itzuli

Horrez gain, beste akzioren bat egin al dezaket?

Bai, erreklamazio hau aurkezteak ez baitie prozedura bakoitzean balia ditzakezun gainerako akzioei edo eskubideei eragiten.

Jarritako erreklamazioak ezingo dira aintzat hartu ondorengo kasuetan:

  • Zure kexak epaile, magistratu edo funtzionario baten diziplinako arau-hauste bati egiten badio erreferentzia.
  • Epaile edo magistratu baten aurkako salaketa aurkeztu nahi izanez gero, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko Diziplina Batzordean aurkeztu beharko duzu.
  • Funtzionario baten edo Justizia Administrazioaren zerbitzura dagoen langileren baten aurkako salaketa bada, Justizia Auzitegi Nagusia, Justizia Ministerioa edo Eusko Jaurlaritza izango dira erakunde eskudunak.
  • Erreklamazioa epai baten edukiari edo beste ebazpen judizial bati buruzkoa bada.
  • Epai batekin ados ez bazaude, errekurtso bat jar dezakezun edo ez jakiteko informazioa lortu beharko duzu eta hala, bada, prozedura-legeek zein epe eta modu aurreikusten dituzten.

Gora itzuli

Erreklamazio hau errekurtso bat al da?

Ez, ez da Justizia Administrazioaren aurkako errekurtsoa, inolaz ere. Kexa aurkeztu arren, legeak ezarritako epeak eta zure auziari eragiten diotenak, ez dira atzeratuko.

Gora itzuli

Noiz erantzungo didate?

Ahalik eta lasterren eta, betiere, erreklamazioa ebatzi behar duen organoak hura jasotzen duenetik hilabeteko epearen barruan.

Gora itzuli

Nola jarri dezaket erreklamazio bat?

  • Inprimakia betez; inprimaki hori Justizia Administrazioaren egoitzetan egongo da, ikusteko moduan eta behar bezala adierazita.
  • Justiziari buruzko www.justizia.net atarian sartu eta webguneko inprimakian agertzen diren eremuak beteta.

Gogoan hartu legeak erreklamazioak idatziz edo bide telematikoz aurkeztea eskatzen duela, eta zure datu pertsonalak adierazi behar dituzula, nortasunari buruzkoak eta harremanetan jartzekoak.

Epaile dekanoak kexa izapidetuko du eta beharrezkotzat jotzen dituen neurriak hartuko ditu.

Nolanahi ere, organoak kexa jaso eta 48 ordu igaro baino lehen, kexa jaso izanaren adierazpena jasoko duzu.

Pertsona interesdunari organo judizialak erabakitzen duena jakinaraziko zaio eta pertsona horrek une oro izango du bere erreklamazioaren izapideak zertan diren jakiteko eskubidea.

Gora itzuli

Non jarri dezaket erreklamazio bat?

  • Epaitegian edo auzitegian (Herritarentzako informazio bulegoan).
  • Herritarrei arreta emateko bulegoetan.
  • EAEko Justiziari buruzko atariaren bidez: www.justizia.eus.

Gora itzuli