Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi

Kexak eta iradokizunak

Ohiko galderak

Zer behar duzu

Justizia.net-etik deskarga dezakezun kexa eta iradokizunen inprimakia (pdf, 37 KB) bete behar duzu. Justizia Administrazioaren bulegoetan ere eskuratu ahal izango duzu inprimaki hori. Inprimaki horretan datu hauek adierazi beharko dituzu.

  • Zure identifikazio-datuak.
  • Erreklamazioaren edo iradokizunaren arrazoia.
  • Erreklamazioa edo iradokizuna zein erakunderi helarazi nahi diozun.
  • Zer jurisdikzio-organoz eta prozeduraz ari zaren.

Nork egin dezake

Edozein herritarrek aurkez dezake Justizia Administrazioaren funtzionamenduari buruzko erreklamazio edo iradokizun bat.

Aurkezteko epea

Ez dago epemugarik erreklamazioak edo iradokizunak aurkezteko.

Kontuz: aurkeztutako erreklamazioa edo iradokizuna ez da, inolaz ere, administrazio- errekurtsotzat hartuko, eta hura aurkezteak ez du indarrean dagoen araudian finkatutako epea geldituko.

Non aurkeztu

Erreklamazioa edo iradokizuna idatziz aurkez dezakezu, Epaitegian edo Auzitegian bertan, horien gobernu-organoetan, Justizia Jauregietan kokatuak dauden Herritarrei Arreta emateko Bulegoetan, Botere Judizialeko Kontseilu Nagusian, Justizia Ministerioan eta baita Autonomia Erkidegoetako administrazioetan ere.

Kontsulta ezazu EAEko Herritarrei Arreta emateko Zerbitzuen direktorioa.

Nola erantzuten dizugu

Dagokion organoak idazkia jaso eta hurrengo 48 orduren barruan, zure mezua hartu izanaren agiria helduko zaizu. Horren ondoren, hilabeteko epean gehienez ere, zure erreklamazioari edo iradokizunari erantzungo diogu.

Epaitegi eta Auzitegietako Presidenteei, Epaile Dekanoei eta, horiek existitzen ez badira, Epaile bakarrei, eta Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko Ikuskaritza Zerbitzuari dagokie zure kexa edo iradokizunarekin lotutako izapideak egin, arreta eman edo neurriak hartzea.

Izapidetu bitartean

Izapidearen egoera: prozesu osoan, zure izapidearen egoerari buruz informatuta egoteko eskubidea daukazu (Justizia Jauregietan kokatuak dauden Herritarrei Arreta emateko Bulegoetan).

Zure eskubideak: aintzat hartu behar duzu erreklamazio edo iradokizun bat aurkeztu izanak ez diela eragiten prozedura bakoitzaren araudiaren arabera erabil ditzakezun gainerako ekintzei edo eskubideei.

Izapidearen kostua

Erreklamazio edo iradokizun bat aurkeztea doako izapidea da.

Informazio osagarria

Kontsulta ezazu EAEko Herritarrei Arreta emateko Zerbitzuen direktorioa.

Ze kexa edo iradokizun ez dira erantzuten

  • Egitatea diziplinako arau-haustetzat hartzeko modukoa denean:
    • Epaileen eta Magistratuen aurkako diziplina-mailako salaketak Botere Judizialeko Kontseilu Nagusiko Diziplina Batzordearen eskumena dira.
    • Justizia Administrazioaren zerbitzura lanean dauden pertsonei buruzko salaketak; izan ere, egitateen arabera, Justizia Auzitegi Nagusiaren, Justizia Ministerioaren edo, lekuz aldatutako langileen kasuan, dagokien Autonomia Erkidegoko administrazioaren eskumena baitira.
  • Epai edo ebazpen judizial baten edukiari buruzkoak.
  • Epaileek hartutako ebazpenei erreferentzia egiten dietenak, Epaileak independenteak baitira epaitzeko funtzioan.

Botere Judizialeko gobernu-organoek ezin dute zabalik dauden prozesu judizialetan esku hartu, Epaileek eta Magistratuek hartutako erabakiak zuzentzeko edo baliogabetzeko.

Epaile edo Magistratu batek eman duen epaiarekin edo ebazpenarekin ados ez bazaude: Kasu horretan, errekurtsoa aurkez daitekeen jakin beharko duzu, baita aurkezteko zer epe dauden eta prozedura-legeetan zer modutan egitea aurreikusten den ere.