Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Justizia > Justizia Sailburuordetza > Plan Estrategikoaren eraketa

Plan Estrategikoaren eraketa

Planaren eraketa-prozesua 2019ko irailean hasi zen, eta 2020ko maiatzerako prozesua amaitu eta plana abian jartzeko asmoa dago. Eraketa-prozesua hurrengo lantalde eta ekimen ezberdinen bitartez gauzatuko da:

  • 24 kidez osatutako talde-sustatzailea. Talde horretan hurrengo kidegoetako ordezkariek parte hartuko dute; Justizia Administrazioaren letraduak, fiskalak eta epaileak, kudeaketako, izapidetzako eta laguntza judizialeko kidegoetako langileak, Auzitegi Medikuntzako Euskal Institutuko langileak eta zuzendaritza-taldea. Talde honetan jorratuko dira, besteak beste, eginkizuna, egoeraren diagnostikoa, ikuspegia, ardatz estrategikoak, jarduera-ildoak, proiektuak eta ekintzak.
  • Diagnostiko- eta proposamen-faseetan, interes-talde garrantzitsuenekin saioak egingo dira: herritarrak, biktimak, eragile juridikoak, beste administrazio publiko batzuk eta hirugarren sektorea.

Zertan datza: Plan hau EAEn justizia arloan ardurak dituzten eragileek adostutako dokumentua da, haien artean eta interes-taldeekin hausnarketa-prozesua egin ondoren datozen urteetan (2020-2025) jarraitu beharreko estrategia zehaztuko duena, justiziako zerbitzu publikoa hobetzeko asmoz.

Zertarako da: EAEko eragile juridikoen, profesionalen eta herritarren egungo egoera eta etorkizuneko beharrizanak aztertzeko, baliabideak antolatzeko eta gure autonomia erkidegoko justizia zerbitzu publikoa bermatzeko eta hobetzeko.

Eta horrela lantzen da:

Taldeko lan-saioak egongo dira herritarrekin, biktimekin, eragile juridikoekin, Administrazio Publikoarekin eta hirugarren sektorearekin.

Euskadiko Justiziaren 2020-2025 Plan Estrategikoaren lan-saioetan planteatutako gaiak baloratu nahi al dituzu?
Saioren batean parte hartu nahiko al zenuke?
Izena eman eta parte hartu!