Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Justizia > Justizia Sailburuordetza > Euskadiko Justiziaren 2020-2025 Plan Estrategikoa

Euskadiko Justiziaren 2020-2025 Plan Estrategikoa

Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioko eragile nagusiok datozen urteetarako (2020-2025) plangintza estrategikoa lantzen hastea erabaki dugu, egungo eta etorkizuneko egoera aztertzeko eta ditugun baliabideak antolatzeko, gure autonomia erkidegoan justizia-zerbitzu publikoa bermatzeko eta hobetzeko asmoz.

Planaren eraketa-prozesua 2019ko irailean hasi zen, eta 2020ko maiatzerako prozesua amaitu eta plana abian jartzeko asmoa dago.

Koordinazio-printzipioa betez egiten dugu, lankidetzan, elkarri informazioa emanaz eta azterketak eta proposamenak eginaz. Era horretara, administrazioak eta agintariak nork bere eskumenak egikaritzean modu osagarrian jardungo gara eta zerbitzua hobetuko dugu, betiere eta ahal den neurrian EAEko eragile juridikoen, profesionalen eta herritarren beharrizanekin eta itxaropenekin bat eginaz.

Justizia zerbitzuari buruz ari garenean, oinarrizko zerbitzu publiko bati buruz dihardugu, baita banakako oinarrizko eskubide bati buruz zein beharrizan eta eskubide kolektibo bati buruz ere, norbanakoen eta erakundeen arteko harremanak gauzatzeko eremu egokia zaintzea helburu duena.

Herritarrek geroz eta kontzientzia handiagoa dute euren eta gure eskubide eta betebeharrei buruz, eta beste era batera jokatzea eskatzen digute. Besteak beste, gertutasuna, malgutasuna, berrikuntza eta eraginkortasuna eskatzen digute, baita gizarte-balio berriekiko konpromisoa izatea eta gure emaitzak etengabe ebaluatzea ere.

Herritarrek eskatzen dute: gertuko Justizia, gardena, malgua, parte-hartzailea, kolaboratiboa, emaitzak neurtzen dituena, berritzailea, eraginkorra eta gizarte-balio berriekiko konprometitua.

Euskadiko Justiziaren 2020-2025 Plan Estrategikoaren lan-saioetan planteatutako gaiak baloratu nahi al dituzu?
Saioren batean parte hartu nahiko al zenuke?
Izena eman eta parte hartu!