Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Justizia > Justizia Sailburuordetza > Justizia arloko aurreko planak

Justizia arloko aurreko planak

1988. urtean Justiziako lehen eskumenak gure gain hartu genituenetik, Justizia Sailak, Justizia zerbitzuarekiko konpromisoa erakutsi du Euskadiko Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioa eraberritzeko prozedurak ezarriz, hurrengo planen bitartez: 

Egoitzen plana

Egoitza Judizialen Plana, Justizia Administrazioa eraberritzeko prozesuaren baitan dago, VII. Legegintzalditik aurrera bultzatu zen eta VIII. Legegintzaldiaren Gobernu Programan garatzen jarraitzeko proiektu gisa jasota dago.

Informatika Judizialarekin lotutako planak

Informatika judizialeko lau planak hurrengoak dira: 1990/1995,1996/1999,2000/2003 eta 2008/2011. Lehenengoetan, teknologia berrietan oinarritutako plataforma berriak epaitegi eta auzitegietan ezartzen ziren bitartean, prozedura judizialak izapidetzeko tresnen garapena eta ezarpena landu zen.

Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioaren Informatika eta Komunikazioetako 2008-2011 Planean hainbat informatizazio-plan garatu ziren, eta horien helburu osagarriei esker, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioaren kalitate- eta produktibitate-maila bermatu da. Izan ere, sektore horretan erreferentziakoa izan zen sistema integral eta integratua ezarri zen, eta onarpen-maila altua jaso zuen Estatuan eta atzerrian. Gaur egun, kudeaketa prozesaleko JustiziaBat aplikazioa erabiltzen da sistema horren ordez. Aplikazio horrek aurreko sistemak hobetu eta gainditu ditu esparru teknologiko eta funtzionalean. Aplikazioen hobekuntza teknologiko etengabe hori oinarri hartuta sortu da Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioaren webgunea: JustiziaNet (orain JustiziaEus). Webgune hori aitzindaria izan da Estatuan, eta herritar, justiziako profesional eta Justizia Administrazioko langileentzako da. Administrazio horrek Euskal Autonomia Erkidegoan duen zerbitzua eta funtzionamendua errazteko eta hobetzeko web zerbitzuak eskaintzen ditu.

Gora itzuli

Bulego Judizialaren eraberritzearekin eta antolakuntzarekin lotutako planak

“Justizia Administrazioaren antolaketarako ordezko eredua eta bere zerbitzura dauden kidegoen laneko estatutua” dokumentua, Eusko Jaurlaritzak eta ordezkaritza handiena zuten sindikatuek eratu zuten 1990. urtean. Estatutu horretan ezarri zen, erreformaren premisa  nagusitzat, banatu egin behar zirela jarduera jurisdikzionala, prozedurarena eta administratiboa, bulego judizialaren berezko funtzioak eta epaileen jarduera jurisdikzional hutsak haien artean bereizteko.

EAEko Administrazio Orokorraren Eraberritze Plan Nagusiak, 1999an Gobernu Kontseiluak onartutakoak, “Bulego Judizialaren antolakuntza eta erreformari” buruzko proiektua jaso zuen bere baitan. 

“Euskadiko Justizia Administrazioaren Bulego Judizial eta Fiskalen 2008-2010 urteetarako Antolaketa Planak” Auzitegi, Epaitegi eta Bulego Fiskal eta Judizial guztiei eragiten die, eta horrenbestez, bertan lanean dauden guztiei ere. 14 barruti judizialen artean 13tan Bulego Judizial Berria ezarrita dago eta Bilbon ezartzea falta da.

Gora itzuli

Hizkuntza Normalizazioarekin lotutako planak

Justizia Administrazioan Hizkuntza Normalizatzeko Plan Orokorra 2008-2017 (egun 2020ra arte luzatu da)

Eusko Legebiltzarraren Euskara Normalizatzeko oinarrizko 10/1982 Legea onartu zenetik, EAEko Administrazio Publikoan euskararen erabilera sustatzeko etengabeko lana egin da. Hala ere, Justizia Administrazioa euskalduntzeko eta euskara sustatzeko prozesua beste Administrazio Publikoetan baino beranduago hasi da, batez ere, konplexutasun handiko  administrazio-eremua delako. Konplexutasun hori, besteak beste, eskumenek, langileen arloak eta bestelako lege kontuek ezarri dute.  

Gora itzuli

Plan orokorrak

2008. Urtean JAMJI dokumentu bateratua onartu zen: EAEn Justizia Administrazioa Eraberritzeko eta Euskalduntzeko Jarrera Integrala onartu zen, eta bertan zehaztu ziren euskalduntzeari, teknologia berriei eta antolakuntzaren egokitzeari buruzko 2008-2012rako helburuak eta ildo estrategikoak. Plan horren baitan hurrengo planak bilduta daude:

JAIKP: Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioaren Informatika eta Komunikazioetako Plana.
JAAP: Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioaren Bulego Judizial eta Fiskalen Antolamendu Plana.
JAHNP: EAEko Justizia Administrazioan Hizkuntza Normalizatzeko Plan Orokorra. 

Gora itzuli