Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Justizia > Justizia Sailburuordetza > Eusko Jaurlaritzak justizia-arloan dituen eskumenak

Eusko Jaurlaritzak justizia-arloan dituen eskumenak

1978ko Espainiako Konstituzioak (pdf, 1.5 MB) ezartzen du Estatuak duela Justizia Administrazioaren eskumen esklusiboa (149.1.5 art.)

Hala ere, 1979ko Euskal Autonomia Erkidegoko Autonomia Estatutuak (pdf, 329 KB) ezartzen du Autonomia Erkidegoari dagokiola bertako Justizia Administrazioak behar bezala funtzionatzeko beharrezkoak dituen giza baliabideak, baliabide materialak eta ekonomikoak jartzea (35.3 art.)

1980an, Estatutuan (2. xedapen iragankorrean) transferentziak egiteko aurreikusitako Transferentzien Batzorde Mistoa sortu zen eta, ordutik, batzorde horrek ezarri ditu transferentziak egiteko arauak. Arau horiek 1998ko urtarrilaren 1etik aurrera dituzte ondoreak.

Estatuko zerbitzuak EAEra eskualdatzeko arauak ondoko Errege Dekretuetan jaso dira:

Estatutuak 35.4 artikuluan ezartzen duenez, EAEk eta Justizia Ministerioak elkarlanean aritu behar dute Euskal Autonomia Erkidegoak bere gain hartutako eskumenak modu ordenatuan kudeatzeko.