Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Justizia > Justizia Sailburuordetza > Organigrama eta eginkizunak

Organigrama eta eginkizunak

Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioaren jarduera guztiak biltzen ditu Justizia Sailburuordetzak eta honako eskumenak ditu:

  • Botere Judizialarekiko eta Justizia Administrazioan jarduten duten gainerako erakundeekiko eta organoekiko harremanei dagozkien eskumenak, baita notarioen, Justizia Administrazioaren letraduen, erregistratzaileen, abokatuen, prokuradoreen eta fiskaltzen korporazioekiko eta ordezkariekiko harremanei dagozkien eskumenak ere.
  • Justizia Administrazioak lanerako behar dituen baliabide materialen eta giza baliabideen hornikuntza.
  • Agintaritza judizialak ezarritako neurriak betearaztea, bereziki adingabeko arau-hausleei dagokienez.
  • Espetxeekin zerikusia dutenak.
  • Euskararen erabilera normalizatzeko prozesua bermatzeari eta Justizia Administrazioa euskalduntzeko prozesua sustatzeari dagozkion eskumenak.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko foru-zuzenbide zibila zaintzeko, aldatzeko eta garatzeko jarduerak.

Atal honetan, Justizia Sailburuordetzaren organigrama (pdf, 46 KB), kontsulta dezakezu, 84/2017 Dekretuan ezarritakoaren arabera.

Justizia Sailburuordetzak bi Zuzendaritza ditu bere mendean:

  • Justizia Administrazioko Zuzendaritza
  • Bulego Judiziala eta Fiskala Modernizatzeko Zuzendaritza
  • Justizia Zuzendaritza

Zuzendaritza bakoitzari dagozkion funtzioak 84/2017 Dekretuan bertan kontsulta ditzakezu, 12. 13. eta 14. artikuluetan (pdf, 270 KB), hain zuzen.