Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Justizia > Justizia Sailburuordetza > Ohiko galderak

Justizia Sailburuordetzari buruzko ohiko galderak

Zein egitura dauka Lan eta Justizia Sailak?

Lan eta Justizia Sailburua María Jesús San José da.  Sailak bi sailburuordetza ditu:

  • Lan eta Gizarte Segurantza Sailburuordetza
  • Justizia Sailburuordetza

Herri Administrazio eta Justizia Sailaren organigrama (pdf, 46 KB) kontsulta dezakezu.

Gora itzuli

Nori dagokio EAEko Justizia Administrazioa baliabide pertsonal, material eta ekonomikoz hornitzea?

Eusko Jaurlaritzari dagokio, EAEko eremuan, Justizia Administrazioaren jarduna ahalbidetuko duten baliabide pertsonal, material eta ekonomikoak ematea.

Gora itzuli

Zer egitasmo aurreikusten ditu Eusko Jaurlaritzak Justizia Administrazioa modernizatzeko?

Eusko Jaurlaritzak hainbat jarduera onartu ditu zerbitzu judizialen kalitatea dei genezakeen arloan, eta honako planetan daude zehaztuta jarduera horiek:

JAIKP (pdf, 3.9 MB): Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioaren Informatika eta Komunikazioetako Plana.

JAAP (pdf, 2.4 MB): Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioaren Bulego Judizial eta Fiskalen Antolamendu Plana.

JAHNP (pdf, 1.4 MB): EAEko Justizia Administrazioan Hizkuntza Normalizatzeko Plan Orokorra.

JAMJI (pdf, 3.5 MB): EAEko Justizia Administrazioa Modernizatzeko eta Euskalduntzeko Jarrera Integrala.

Gora itzuli

Nor da EAEko Justizia Administrazioaren buru?

Lan eta Justizia Saila María Jesús San José sailburuak eta Miren Gallastegui Justizia sailburuordeak zuzentzen dute.

Gora itzuli