Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Justizia > Justizia Sailburuordetza

Justizia Sailburuordetza

Euskadiko Justizia Administrazioa Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren mende dago.

Urtarrilaren 19ko 12/2021 Dekretuak bere egitura, organoak eta bakoitzaren funtzioak ezartzen ditu.

Sailarekin erlazionatutako beste araudiak:

  • Irailaren 6ko 18/2020 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituena eta sail bakoitzaren egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituena.

Egitura

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailburua Beatriz Artolazabal da.

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailak hiru sailburuordetza ditu:

  • Justizia Sailburuordetza.
  • Gizarte Politiketako Sailburuordetza.
  • Giza Eskubide, Memoria eta Lankidetza Sailburuordetza.

Horietako bakoitzaren baitan Zuzendaritzak daude, gai espezifikoen arabera sailkatuta.

Justizia Sailburuordea Ana Agirre Zurutuza da. Justizia Sailburuordetzak hiru zuzendaritza ditu:

  • Justizia Administrazioko Zuzendaritza.
  • Justizia Digitalaren eta Azpiegituren Zuzendaritza.
  • Justizia Zuzendaritza.