Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Justizia > Justizia Leheneratzailea > Hipoteka Bitartekaritzako Zerbitzua

Hipoteka Bitartekaritzako Zerbitzua

Hipoteka Bitartekaritzako Zerbitzua 2012ko maiatzean sortu zen, gainzorpetuta dauden familien eta finantza-erakundeen artean esku hartu eta zorra ahalik eta modu egokienean kitatzeko.

Eusko Jaurlaritzak Jardun Profesionaleko Txandarekin sinatutako hitzarmen baten bitartez ematen du doako zerbitzu hau. Txanda horretan Ekonomisten Euskal Elkargoko eta Zinpeko Kontu Azterlarien Institutua-EAEko LEko langileek jarduten dute.

Zerbitzu hau erabil dezakete jabetzan gehienez 350.000 euroko hipoteka duen etxebizitza bakar bat daukaten pertsona guztiek.

Hipoteka Bitartekaritzako Zerbitzua.

Helburua da ordaintzeko dagoen zorra berriz negoziatzen saiatzea ahalik eta baldintza onenetan. Horretarako, ekonomiaren arloko profesionalek pertsona zordunaren ahalmen ekonomikoa aztertu, finantza-erakundearekin hitz egin eta arreta soziala ematen dute.

  • Hipoteka Bitartekaritzako Zerbitzuari buruzko informazio gehiago eskuratu nahi duzu? JustiziaEus atarian kontsulta dezakezu zerbitzu hori zertan datzan, nork erabil dezakeen eta bitartekaritza-prozedura zein den.