Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Justizia > Justizia Leheneratzailea > Bitartekari izatea

Bitartekari izatea

Autonomia erkidegoek Familia Bitartekaritzarako euren legeak dituzte, eta, horien bidez, Bitartekaritza Judizialeko Zerbitzuen lantaldeek bete beharreko baldintzak arautzen dituzte.

Euskadin, zehazki, Familia Bitartekaritzari buruzko otsailaren 8ko 1/2008 Legeak ezartzen du zein diren bitartekari izateko beharrezko ezaugarriak.

Legeak dioenez, bitartekari izateko beharrezkoa da Bitartekarien Erregistroan izena ematea. Horrez gain, honako baldintza hauek ere bete behar dira:

  1. Zuzenbidearen, Psikologiaren, Pedagogiaren edo Psikopedagogiaren arloko lizentzia (goi-mailako gradua) edo Gizarte Langintzaren edo Gizarte Hezkuntzaren arloko diploma (erdi-mailako gradua).
  2. Familia-bitartekaritzaren alorreko prestakuntza espezifikoa.
  3. Bitartekaritzaren alorreko ikastaro teoriko eta praktikoa, gutxienez 200 ordukoa.

Euskadin, Familia Bitartekaritzari buruzko otsailaren 8ko 1/2008 Legeak ezartzen du zein diren bitartekari izateko beharrezko ezaugarriak.