Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Justizia > Justizia ezagutu > Zertan datza Doako Justizia?

Zertan datza Doako Justizia?

Konstituzioak herritar guztiei garantizatzen die Justizia Auzitegietara jo ahal izateko irispidea, baita inolako baliabide ekonomikorik ez dutenei ere.

Beraz, eskaera egiteko egunean urteko beren familia sarrerak lanbidearteko gutxieneko soldata baino bi aldiz handiagoak ez dituzten pertsonek Doako Justizia jasotzeko eskubidea dute.

Eskatzailearen zirkunstantzia bereziak ere kontuan hartzen dira, baita bizitza-mailaren kanpoko adierazleak ere.

Abokatuen elkargo bakoitzak badu, ezinbestean, Orientazio Juridikoko Zerbitzu bat, aldez aurretik doako laguntza juridikoa eskatzen dutenei zerbitzu hori jaso ahal izateko bete beharreko baldintzen inguruan aholkularitza ematen diena, eskaerako inprimakiak betetzen lagunduz. Laguntza hori nori eman edo ez eman erabakitzea Doako Laguntza Juridikoaren Batzordeari dagokio.

Ondoren, zerbitzu hau Abokatuen eta Prokuradoreen Elkargoek antolatu eta kudeatzen dute; haien elkargokideen artean ofiziozko txanda antolatzen dute.

Zerbitzu honen gestioa eta antolamendu operatiboa Abokatuen eta Prokuradoreen elkargoei dagokie, eta hori modurik eraginkorrenean aurrera eramateko Ofiziozko Txanda bat ezartzen da, bertako elkargokideen artean.