Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Justizia > Justizia ezagutu > Zer da zinpekoen epaimahaia?

Zer da zinpekoen epaimahaia?

Zinpekoen Epaimahaia herritarrek Justizia Administrazioan parte hartzeko modu bat da.

Zinpekoen epaimahaikoa izateko espainiarra izan behar da, adinez nagusia, eskubide politikoen egikaritzapen bete-betean egon behar da eta zinpekoen epaimahaiaren zeregina betetzeko nahiko gaitasuna izan eta irakurtzen eta idazten jakin behar da. Desgaitasuna duten pertsonak ezingo dira zinpekoen epaimahaitik baztertuak izan arrazoi horrengatik, eta Justizia Administrazioak haiek behar dituzten laguntzak eman beharko dizkie, bai eta arrazoizko egokitzapenak egin ere, zeregin hori normaltasunez bete ahal izan dezaten.

Zinpekoen Epaimahaia ez da Organo iraunkor bat, judizio bakoitzerako osatzen baita kasuan-kasuan, bederatzi epaimahaikorekin eta guztien mahaiburu den karrera judizialeko Majistratu batekin.

Zinpekoen Epaimahaiaren eskumenak ez ditu hartzen Zigor-arloan aurreikusitako delitu guztiak, ondorengoetara soilik mugatzen delarik:

  • Giza hilketa
  • Mehatxuak
  • Sorotsi beharra ez betetzea
  • Etxea bortxatzea
  • Dokumentu-zaintzako desleialtasuna
  • Funtzionario-eroskeria
  • Influentzi trafikoa
  • Ondasun publikoak bidegabe eralgitu
  • Iruzurrak eta legearen aurkako ordainarazpenak
  • Desleialtasuna presoen zaintzan
  • Funtzionarioei debekatutako negoziazioak

Epaimahaikoei dagokie Magistratu Lehendakariak judizioa egin ondoren beren erabakira jartzen dituen gertakariak frogatutzat edo ez frogatutzat erabakitzea. Eta beraz, beraiei dagokie akusatu bakoitzaren erruduntasuna edo errugabetasuna aldarrikatzea. Epaimahaiaren erabakiari berediktua esaten zaio. (Erruduntasuneko berediktu bat ezartzeko beharrezkoak izango dira epaimahaikoen bederatzi botoetatik zazpi, eta errugabetasuna erabakitzeko, berriz, bost beharko dira).

Herritarren partaidetzarako bide honi buruzko agiriak eskuratu nahi izanez gero, baduzu zinpeko epaimahai gisa jardun behar dutenei eskainitako atal bat.