Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Justizia > Justizia ezagutu > Zein profesionalek har dezake parte prozedura judizialetan

Zein profesionalek har dezake parte prozedura judizialetan

Abokatuak

Abokatuak Zuzenbidean lizentziadunak dira. Euren lana, prozedura judizial eta administratiboetan parte hartzen duten aldeen defentsa eta zuzendaritza lana egitea da. Judizioz kanpo ere, gatazkak ekiditeko aholkularitza juridikoa ematen dute.

Justizia Administrazioaren baitan egiten dute lan  –Epaitegi eta Auzitegietan- eta izapide prozesal ezberdinetan parte hartzen duten aldeentzat aholkularitza lana egiten dute; hortaz, abokatuen lana prozedura judizialen garapen egokirako ezinbestekoa da; horren bidez, Konstituzioaren 24. artikuluan jasota dagoen defentsarako eskubidea eta abokatu bat izateko eskubidea bermatzen dira. Lan egiteko,  dagokien Elkargo Profesionalean izena eman behar dute.

Lanbide honi buruzko Euskadiko informazio guztia hurrengo loturetan aurkituko duzu:

JustiziaSip

Euskadiko Elkargoetako kide diren abokatuek Euskadiko Justizia Administrazioaren Estranetera sarbidea dute (JustiziaSip). Atari horren bidez, auziak eta banaketak ikusi, idazkiak aurkez ditzakete, eta abar.

Informazio gehiago nahi baduzu, JustiziaSip-eko gidaliburua kontsulta zenezake.

Profesionalen Estranetera sarbidea

Ofiziozko abokatuak

Ofiziozko abokatuak eskatzaileari babesa ematen dio. Profesional hauek abokatuen elkargoak izendatzen ditu. Abokaturik eskatu ez bada ere, izendapena nahitaezkoa den kasuetan eta prozesuan atzerapenik egon ez dadin, ofiziozko abokatua izendatzen da.  Ofiziozko abokatuaren lana ordaindu behar ez duten pertsona bakarrak Doako Justiziaren onuradunak dira.

Doako Laguntza Juridikoa eskatzeko, Euskadiko hiriburuetako Jauregietan dauden Laguntza Juridikoko Zerbitzuaren bulegoetara jo behar da. Zerbitzua abokatuen elkargoek kudeatzen dute.

Gora itzuli

Prokuradoreak

Prokuradoreak Zuzenbidean lizentziadunak dira.Epaitegi eta Auzitegien aurrean prozedura judizial ezberdinetan parte hartzen duten aldeen ordezkaritza teknikoaz arduratzen dira.   Alegia, herritarren eta Organo Judizialen arteko bitartekari gaituak dira; organoen funtzionamendua teknikoa eta konplexutasun maila handia denez, euren lana ezinbestekoa da. Horregatik, prokuradorea izatea nahitaezkoa ez den kasuetan ere, interesdunek prokuradorea izendatu dezakete.

Justizia Administrazioan egiten duten lana ezinbestekoa da prozedurek behar bezala aurrera egin dezaten; batez ere, ekimen ezberdinak prozedura-legeetan ezarritako epeen barruan egin daitezen.

Euskadin lanean aritzeko, dagokien Elkargo Profesionalean izena eman behar dute:

JustiziaSip

uskadiko Elkargoetako kide diren prokuradoreek Euskadiko Justizia Administrazioaren Estranetera sarbidea dute (JustiziaSip). Atari horren bidez auziak eta banaketak ikusi, idazkiak aurkez ditzakete, eta abar.

Informazio gehiago nahi baduzu, JustiziaSip-eko gidaliburua kontsulta zenezake.

Profesionalen Estranetera sarbidea

Gora itzuli

Gizarte-graduatuak

Gizarte-graduatuak lan arloko aholkulari juridikoak, lan-harremanetan eta giza-baliabideetan adituak dira. Abokatuak eta prokuradoreak bezala, organo judizialen aurrean parte har dezaketen profesionalak dira; hala ere, gizarte-graduatuek lan arloan bakarrik parte har dezakete.

Euskadin lan egin ahal izateko, hurrengo elkargoetako kide izan behar dira:

Gora itzuli