Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Justizia > Justizia Errestauratiboa > Ohiko galderak

Justizia Errestauratiboa

Justizia Errestauratiboari buruzko ohiko galderak

Zer da Prozesu Errestauratiboa?

Izaera penala duen gatazka batean hainbat pertsona sartuta daudelarik, gatazka horretatik kanpoko pertsona batek bitartekotza egitea da Prozesu Errestauratiboa. Auziari hobekien egokitzen den tresna erabiliko da (bitartekaritza, zirkuluak edo hitzaldiak), eta alde biekin lotutako komunitateko ordezkariek, senideek edo lagunek har dezakete parte. Helburua, konponbidea aurkitzea eta akordio errestauratiboa erdiestea da. Sistema hauek Justizia Errestauratiboaren adierazpide posibleak dira, betiere biktimaren protagonismoa, gatazka benetan baketzea eta aldeen arteko komunikazio zuzena ahalbidetzen duten neurrian. Prozesu Errestauratiboaren helburua zigor prozeduraren hiru faseetan parte hartzea da: instrukzioan, epaiketan eta betearazpenean.

Gora itzuli

Auzokideetako bat zorretan dago komunitatearekin. Auzia konpontzeko Justizia Errestauratiboaren Zerbitzura jo dezakegu?

Ez. Zerbitzu hau zigor-arloko gatazkak eta adingabeak euren kargu dituzten bikoteen banantze edo dibortzio kasuetan bakarrik erabili daiteke, beti ere auziaz kanpoko tekniko batek lagunduta.

Gora itzuli

Zuzenean joan naiteke Justizia Errestauratiboaren Zerbitzura, ala epaileak bidali behar nau?

Normalean organo judizialak, ofizioz, aldeak edo zerbitzuak berak eskatuta erabakitzen du, Fiskaltzarekin batera, auzia Justizia Errestauratiboaren Zerbitzura bideratzea. Auzia aztertu ondoren, JEZ aldeekin telefonoz harremanetan jarriko da eta elkarrizketa informatibo bat izango du; prozesu errestauratiboa abian jartzeko aldeek ados egon behar dute.

Gora itzuli

Auzi bat Justizia Errestauratiboaren Zerbitzutik konpontzeko eskaera bat jaso dut. Non daude bulegoak?

Herritarrentzako arreta bulegoetan Justizia Errestauratiboaren Zerbitzuaren bulegoen kokapena emango dizute.

Gora itzuli