Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Justizia > Justizia Errestauratiboa > Justizia Leheneratzailea eta Negoziatuari buruzko Idoia Igartuaren tesiaren aurkezpena

Justizia Leheneratzailea eta Negoziatuari buruzko Idoia Igartuaren tesiaren aurkezpena

UPV/EHUko Zigor-arloko Zuzenbideko irakasle Idoia Igartuak “Zigor-arloko Justizia Leheneratzailea eta Zigor-arloko Justizia Negoziatua, erretorika eta praktika” tesia aurkeztu du

 

BJZren bitartekari eta LEGELARI aditu Idoia Igartuaren tesia:

Idoia Igartua, UPV/EHUko Zigor-arloko Zuzenbideko irakaslek bere “Zigor-arloko Justizia Leheneratzailea eta Zigor- arloko Justizia Negoziatua, erretorika eta praktika” doktorego-tesia aurkeztu du. "Zigor-arloko Bitartekaritza Judizialeko programaren ikerketa enpirikoa, Bizkaian”.

Tesia Gema Varona Martínez, IVAC/KREI eta UPV/EHUren ikerlari-doktore iraunkorrak eta Adela Asua Batarrita, UPV/EHUren Zigor Zuzenbideko Katedradunak zuzendu dute, eta Bizkaiko datuez baliatuz, Zigor-arloko Justizia Leheneratzailearen eta Negoziatuaren arteko praktikan dauden ezberdintasunak nabarmentzea du helburu.

Idoia Igartuak, Zigor-arloko Justiziaren Administrazioaren baitan, biktimarioak (edo salatutako norbanakoak) biktimari egindako konponketak, konpentsazioak eta leheneratzeak duen esanahia ikertu du. Hortik abiatuta, Zigor Zuzenbidean jokaera konpontzaile horiek duten garrantziaren inguruan hausnarketa egitea du helburu.

Beste helburu batzuen artean, Idoia Igartuaren lana hobekuntzara bideratuta dago, eta antzemandako disfuntzioak gainditu eta etorkizunera begira jarraitu beharreko ildoak marraztea du xede; beti ere, Justizia Administrazioa zerbitzu publikoa dela eta bermeak eta helburuak unibertsalak izan behar direla aintzat hartuta.