Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Justizia > Justizia Errestauratiboa > Justizia Errestauratiboaren Zerbitzua

Justizia Errestauratiboaren Zerbitzua

2007. urteaz geroztik Euskadin Auzitegi Barruko Bitartekaritza Zerbitzua dago. Data hori baino lehen, Zigor-arloko Bitartekaritza Zerbitzua deitzen zen. 

Justizia Errestauratiboaren Zerbitzuaren sorrerak aldaketa sakona eragin du orain arte ezarritako sisteman, auzian parte hartzen duten norbanakoen ingurukoen eta komunitatearen parte hartzea ahalbidetzen duelako. Zerbitzua, hortaz, epaitegi barruko kooperazio zerbitzua izateko jaio da, baina baita gizartean bakea erdiesteko bidean dinamika ezberdinak bultzatu eta horietan sakontzeko ere.

Zerbitzuaren jarduerak hiru ardatz ditu: Gizarte arloa, sikologikoa eta lege arloa. Hori dela eta, JEZren lantaldea gizarte-langilez, psikologoz eta abokatuz osatuta dago.

Prozesu errestauratiboa gerta dadin, dagokion epaileak auzia Justizia Errestauratiboaren Zerbitzura bideratu behar du. Ondoren, erraztaileek alde bakoitzarekin hitz egingo dute, prozesuaren nondik norakoak azaltzeko. Alde biek onartuz gero, alde bakoitzarekin -banaka- lehen batzarra egingo da.

Auzitegi Barruko Bitartekaritza Zerbitzua.

Biktima eta salatutako norbanako asko lagunek edo senideek lagunduta joaten da lehen fase horretara. Halere, alde bien arteko batzarrera salatzailea eta salatua bakarrik joan daitezke. Batzar horietan hiru alde egoten dira, bideratzaileak bigarren mailan egon behar du eta erabat inpartziala izan behar da, garrantzitsuena biktimaren eta erasotzailearen arteko elkarrizketa baita. 

Dena ongi badoa, prozesuaren amaieran alde biek akordioa sinatuko dute eta dokumentua auzia Justizia Errestauratiboaren Zerbitzura bideratu zuen epaileari bidaliko zaio.

Familia arloan prozesua antzerakoa da. Prozesu errestauratiboa gerta dadin, dagokion epaileak auzia Justizia Errestauratiboaren Zerbitzura bideratu behar du. Bideratzaileen ardura da auzitan dauden aldeekin informazio-batzarra egitea; batzarrera, horrela nahi izanez gero, abokatuarekin joan daitezke. Onartuz gero, aldeak, bideratzaileek lagunduta, akordio batera iristen saiatuko dira. Hala gertatuz gero, auzia judizialki amaitutzat emango da.