Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Justizia > Justizia Errestauratiboa > Ohiko galderak

Justizia Errestauratiboari buruzko ohiko galderak

Zer da Prozesu Errestauratiboa?

Izaera penala duen gatazka batean hainbat pertsona sartuta daudelarik, gatazka horretatik kanpoko pertsona batek bitartekotza egitea da Prozesu Errestauratiboa. Auziari hobekien egokitzen den tresna erabiliko da (bitartekaritza, zirkuluak edo hitzaldiak), eta alde biekin lotutako komunitateko ordezkariek, senideek edo lagunek har dezakete parte. Helburua, konponbidea aurkitzea eta akordio errestauratiboa erdiestea da. Sistema hauek Justizia Errestauratiboaren adierazpide posibleak dira, betiere biktimaren protagonismoa, gatazka benetan baketzea eta aldeen arteko komunikazio zuzena ahalbidetzen duten neurrian. Prozesu Errestauratiboaren helburua zigor prozeduraren hiru faseetan parte hartzea da: instrukzioan, epaiketan eta betearazpenean.

Gora itzuli

Auzokideetako bat zorretan dago komunitatearekin. Auzia konpontzeko Justizia Errestauratiboaren Zerbitzura jo dezakegu?

Ez. Zerbitzu hau zigor-arloko gatazkak eta adingabeak euren kargu dituzten bikoteen banantze edo dibortzio kasuetan bakarrik erabili daiteke, beti ere auziaz kanpoko tekniko batek lagunduta.

Gora itzuli

Zuzenean joan naiteke Justizia Errestauratiboaren Zerbitzura, ala epaileak bidali behar nau?

Normalean organo judizialak, ofizioz, aldeak edo zerbitzuak berak eskatuta erabakitzen du, Fiskaltzarekin batera, auzia Justizia Errestauratiboaren Zerbitzura bideratzea. Auzia aztertu ondoren, JEZ aldeekin telefonoz harremanetan jarriko da eta elkarrizketa informatibo bat izango du; prozesu errestauratiboa abian jartzeko aldeek ados egon behar dute.

Gora itzuli

Auzi bat Justizia Errestauratiboaren Zerbitzutik konpontzeko eskaera bat jaso dut. Non daude bulegoak?

Herritarrentzako arreta bulegoetan Justizia Errestauratiboaren Zerbitzuaren bulegoen kokapena emango dizute.

Gora itzuli

Hipoteka-arloko bitartekotza zerbitzura jo dezaket, aurretik nire bankuarekin akordiorik lortzen saiatu ez banaiz?

Ez. Lehenik eta behin  zure kontura  saiatu behar duzu zorra kitatzeko akordio batetara iristen. Akordiorik lortzen ez baduzu, orduan bakarrik jar zaitezke harremanetan bitartekotza zerbitzuarekin.

Gora itzuli

Nire etxebizitza enkantean atera da eta beste pertsona batek erosi du. Berreskuratu dezaket?

Bitartekotza Zerbitzura jotzeko baldintzetako bat oraindik etxebizitzaren jabea izatea da.  Etxebizitzaren jabea bankua bada, edo beste pertsona batek enkante bidez erosi badu, ezin duzu bitartekaritza zerbitzura jo.

Gora itzuli

Abuztuan ere Bitartekotza Zerbitzura jo dezaket?

Bai. Abuztuan aurretiazko zita eskatzeko 945 01 90 91 telefono zenbakira deitu behar duzu.

Gora itzuli

Zein dokumentazio mota aurkeztu behar dut Bitartekaritzako Zerbitzura jotzeko?

  • Zerbitzua eskatzeko eskaera-orria behar bezala beteta.
  • Jabeen NAN/AIZ.
  • Erosketaren notario-eskritura.
  • Maileguaren notario-eskritura.
  • Erroldatze ziurtagiria.
  • Maileguaren egoerari buruzko finantza-erakundearen eguneratutako dokumentua.
  • Unitate familiarreko kide guztien eta maileguaren titularren errenta-aitorpena.
  • Beste zor batzuen xehetasunak.
  • Jasotako jakinarazpen judizialak.
  • Adostasunik gabeko negoziaketaren egiaztagiria (erakunde batzuk ez dute horrelako ziurtagiririk ematen).

Kontuz: Jatorrizko dokumentuak eta bakoitzaren kopia eraman behar duzula gogoratu.

Gora itzuli

Zerbitzura jo dezaket nire etxebizitza Castro Urdialesen badago?

Ez. Bitartekaritzako Zerbitzura jotzeko baldintzetako bat etxebizitza EAEn egotea da.

Gainontzeko baldintzak Kooperazio Zerbitzuak atalean ikus ditzakezu.

Gora itzuli

Alokairuan nago eta etxea utzaraziko didate. Zer nolako dokumentazioa aurkeztu behar dut?

Utzarazpena alokairu bategatik bada, ezin duzu Hipoteka-Bitartekaritzako Zerbitzura jo.  Zerbitzu hau bakarrik hipoteka-mailegua ordaindu ezin duten herritarrentzako da.

Gora itzuli

Zer da Justizia Errestauratiboa?

Justizia Errestauratiboaren helburu nagusia biktimari eragindako kaltea konpontzea da, eta bitartekaritza erabiltzen du horretarako trensa nagusi gisa. Horrela, gatazkei irtenbidea eman nahi zaie, tartean diren pertsonei euren arteko desberdintasunen iturburua eta gertaturikoaren kausak eta ondorioak zein diren ulertzen eta konponbideak aurkitzen lagunduz.

Gora itzuli

Zer da Hipoteka Bitartekaritza?

Hipoteka Bitartekaritzaren xede nagusia hipoteka betearazteko kasuak saihestea da. Horretarako, ekonomiaren eta gizartearen arloko profesionalek gainzorpetuta dauden familien eta finantza-erakundeen artean esku hartzen dute, egindako zorra ahalik eta modu egokienean kitatzeko. Eusko Jaurlaritzaren Zerbitzu horretara jotzeko, baina, zenbait baldintza bete behar dira; esate baterako, jabetzan etxebizitza bakarra edukitzea eta etxebizitza horren balioa asko jota 350.000 eurokoa izatea.

Gora itzuli

Zein baldintza bete behar ditut erraztaile izateko?

Erraztaile izateko eskubide guztien egikaritzan egon behar duzu eta legeak lanbide horretan jarduteko ahalbidetu behar zaitu. Euskadin, zehazki, 1/2008 Legea, otsailaren 8koa, Familia Bitartekaritzaritzakoa da bitartekari izateko baldintzak ezartzen dituena:

  1. Zuzenbidearen, Psikologiaren, Pedagogiaren edo Psikopedagogiaren arloko lizentzia (goi-mailako gradua) edo Gizarte Langintzaren edo Gizarte Hezkuntzaren arloko diploma (erdi-mailako gradua).
  2. Familia-bitartekaritzaren alorreko prestakuntza espezifikoa.
  3. Bitartekaritzaren alorreko ikastaro teoriko eta praktikoa, gutxienez 200 ordukoa.

Gora itzuli

Prozesu Errestauratibo batean parte hartzeari uko egin diezaioket?

Bai. Parte hartzea borondatezkoa da. Hortaz, biktimak, arau-hausleak edo judizializatutako familia-arloko auzietako aldeek uko egin diezaiokete prozesuan parte hartzeari. Gainera, prozesuaren uneren batean alde bietako batek prozesua uztea erabakiko balu, horretarako eskubidea luke.

Gora itzuli

Zertan datza prozesu errestauratiboa?

Hasteko, epaileak auzia Justizia Errestauratiboaren Zerbitzura bideratu behar du. Ondoren, erraztaileek alde bakoitzarekin hitz egingo dute, prozesuaren nondik norakoak azaltzeko. Alde biek onartuz gero, alde bakoitzarekin –banaka- lehen batzarra egingo da. Horren ostean bi aldeen arteko lehen batzarra egingo da. Batzar horretan biktima eta salatutako norbanakoa edo judizializatutako familia-arloko auziko aldeak bakarrik parte hartu dezakete. Batzarretan hiru aldeek hartuko dute parte, eta erraztailearen lana atzean egotea izango da, egoera distantziakide batetik lan egingo du eta protagonismoa auzian parte hartzen duten aldeek izango dute. Dena ongi badoa, prozesuaren amaieran alde biek akordioa sinatuko dute eta dokumentua Justizia Errestauratiboaren Zerbitzura bideratu zuen epaileari bidaliko zaio.

Gora itzuli