|
Justizia arloko administrazio ezberdinek ez dituzte sistema eta aplikazio informatiko berdinak erabiltzen. Aplikazio horien arteko bateragarritasuna eta elkarreragingarritasuna eta administrazio ezberdinen arteko elkarlana bermatzeko helburuarekin, 2013an Administrazio Judizial Elektronikoaren Estatuko Batzorde Teknikoa sortu zen (AJEEBT).
Justizia elektronikoaren arloan estatu mailako kontsulta organoa izan eta elkarlana bultzatzeaz gain, bere betebehar nagusia Elkarreragingarritasun eta segurtasun Eskema judizialaren garapenerako oinarriak ezartzea da. Alegia, informazioaren eta formatu eta aplikazioen zaintza, normalizazioa eta segurtasuna bermatzeko irizpide sorta, elkarreragingarritasuna bermatzeko Administrazio publikoek hartzen dituzten erabaki teknologikoetan kontutan hartzekoak.
AJEEBT osatzen duten organoak hurrengoak dira: Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia, Estatuko Fiskaltza Nagusia, Justizia Ministerioa eta Justizia arloan eskumenak dituzten Autonomia Erkidegoak. Erakunde horiek euren eskumenei dagokienez subiranoak dira eta bakoitzak bere sistema informatikoak garatu ditu. Hori dela eta, datuen eta informazioaren trukaketa finkatzea zailagoa da.
Zenbait lantaldetan Justizia Administrazioko Letraduen Kidegoko kideek ere parte hartzen dute.
AJEEBTk organo ezberdinak ditu: Osokoa, Batzorde Iraunkorra, Presidentetza eta Idazkaritza Nagusia.
Gainera, Bulego Teknikoa ere badu; bulego horren ardura Elkarreragingarritasun eta segurtasun eskema judizialaren (EJIS) oinarriak onartzea izango da.
Batzordeak Lantaldeak ditu. Lantalde horiek Administrazio interesdunek eta erakunde laguntzaile edo kontratatuek jarritako bitartekoekin moldatuko dira.
Gaur egun, bederatzi lantalde eta bi topagune daude lanean. Euskadik horietako zazpitan parte hartzen du: