Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Justizia > Justizia elektronikoa > Komunikazio elektronikoen balantzea

Komunikazio elektronikoen balantzea

2016ko urtarrilaren 1etik profesionalen eta Justizia Administrazioaren arteko harremanak telematikoak izan behar dira. Horrela adierazita dator Prozedura Zibila aldatzen duen 42/2015 Legean. Eusko Jaurlaritzak 2016ko maiatzaren 19ko Ebazpenean ezarritako protokoloaren arabera, abokatuek, prokuradoreek eta lan-harremanetako gradudunek telematikoki jasotzen dituzte jakinarazpenak, eta telematikoki bidaltzen dituzte epaitegi zein bulego judizialetara idazkiak eta dokumentuak.

2018. urtean egindako komunikazio elektronikoei buruzko datuak.

Lurraldea Izapidetzeko idazkiak Jakinarazpenak
Bizkaia  156.740  1.089.806
Gipuzkoa  84.597  586.939
Araba  50.297  423.544
Euskadi 291.634 2.100.289

 

2018 urteari dagozkion JustiziaSIP-eko erabiltzaile-taldeei buruzko datu orokorrak.

Profesional-mota  2018
 Abokatuak 7.483
 Prokuradoreak  528
 Lan-harremanetako gradudunak  275
 Zerbitzu juridiko kolektiboak  6
 Euskadi 8.292

 

2016an aldaketa ezarri zneetik dokumentazioa elektronikoki bidaltzeko eta jasotzeko hainbat gorabehera egon da; hori dela eta, sistema garatzeko eta erabateko egonkortasuna bermatzeko aldaketak egin dira. Teknologikoki egindako lana garrantzitsua izan da, bai eta profesionalekin prozesuaren jarraipena egiteko aldian-aldian egindako batzarrak ere..

EAEn JustiziaBAT eta JustiziaSIP kudeaketa prozesaleko sistemak egokitzeko aldaketak egin dira, organo eta bulego judizial zein fiskalek jakinarazpenak eta idazkiak arlo jurisdikzional guztietan telematikoki aurkezteko aukera izaten dezaten. Era berean, pantaila berriak, PC berriak, txartel grafikoak, inprimagailuak eta eskaner berriak jarri dira. Aldaketaren kudeaketari dagokionez, bestalde, beharrezko trebakuntza bulego judizialen bitartez eman da.