Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Justizia > Justizia elektronikoa > Idazkien izapidetze telematikoa

Idazkien izapidetze telematikoa

18/2011 Legeak, uztailaren 5ekoak, Justizia Administrazioan Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien erabilera arautzen duenak, Justizia arloan eskudunak diren Administrazioek ezarritako bitarteko elektronikoak, aplikazioak edo sistemak erabiltzeko derrigortasuna ezartzen die justiziako profesionalei, eta bitarteko horiek ezartzeko agintzen die Administrazio eskudunei.

Bestalde, 42/2015 Legeak, bulego judizialei, fiskalei eta justiziako profesionalei, idazkiak nahiz agiriak aurkezteko zein komunikazio-egintzak gauzatzeko, Justizia Administrazioan dauden sistema telematikoak erabiltzeko beharra ezartzen die.

Espediente judizial elektronikoa gauzatu dadin, profesionalek demandak eta idazkiak telematikoki aurkezteko sistema garatzen lan handia egin du Eusko Jaurlaritzak. Prozedura abian jartzea erronka handia izan da, ezarpenaren konplexutasunagatik batetik, eta ezarpenarekin jarraitu aurretik sistema berriak erabateko egonkortasuna behar duelako, bestetik.

JustiziaSip, Servicio de información a Profesionales

 

JustiziaSip Eusko Jaurlaritzakoak ez diren profesionalek (abokatuak, prokuradoreak, Lan-harremanetako gradudunak) prozedura judizialak telematikoki izapidetzeko eta komunikatzeko aplikazioa da. Eusko Jaurlaritzaren Herri Administrazio eta Justizia Sailaren maiatzaren 19ko ebazpenak, JustiziaSIP bitartez egiten diren bulego judizialen eta profesionalen arteko komunikazio telematikoak arautzen ditu.

JustiziaSip organo judizialek eta operadore juridikoek, eguneroko jardunean informazioa modu seguruan trukatzeko plataforma da (jakinarazpenak, idazkiak eta demandak).

Eskuratu hemen informazio-liburuxka.

Gaur egun JustiziaSIP-ek 6.500 erabiltzaile inguru ditu eta Erkidegoko barruti judizial guztietako bulego judizial guztietan eta Fiskaltza Nagusietan erabiltzen da, Adingabekoetan eta Espetxe zaintzakoetan ezik.

Gainera, 2016ko lehen seihilekoan 500 mila komunikazio trukatzeko erabili da.

Justizia Administrazioak eskaintzen dituen zerbitzu gehienak internet bidez edonondik eta edozein unetan eskuragarri jartzeko asmoa du JustiziaSIP-ek. Hauek dira gaur egun sistemak eskaintzen dituen zerbitzuak:

  • Informazioaren truke segurua.
  • Sinadura elektronikoaren erabilera.
  • Web bidezko sarbidea.
  • 24x7 funtzionamendua.
  • Papera aurreztea.
  • Komunikazioen berehalakotasuna.

Hauek dira sistemaren erabiltzaileak:

  • Organo judizialak.
  • Abokatuak.
  • Lan-harremanetako gradudunak.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko Prokuradoreen Elkargoak. 

Aurki Herri Administrazioetako Zerbitzu Juridikoak, Konkurtsoko Administratzaileak eta hitzarmen bitartez adostu daitezkeen bestelako erabiltzaileak gehituko dira.