Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Justizia > Justizia elektronikoa > Espediente judizial elektronikoa

Espediente judizial elektronikoa

Izapidetze judiziala erabat elektronikoa izatea da Eusko Jaurlaritzak justizia eraberritzeko abian jarri dituen proiektu ezberdinen helburua.

Espediente Judizial Elektronikoa: Espediente judizial bat izapidetzean sortzen den informazio guztiari deritzo, bai eremu judizialetik igorritakoa zein prozesuan aldeek gehitutakoa edo aditu eta profesionalen txostenetatik eratorritakoa.

18/2011 Legeak, uztailaren 5ekoak, Justizia Administrazioan Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien erabilera arautzen duenak, prozedura judizialak elektronikoki izapidetzeko 5 urteko epea ezartzen du.

Gainera, 42/2015 Legearen arabera, 2016ko urtarrilaren 1etik aurrera justiziako profesional eta organo judizial guztiek idazkiak nahiz agiriak aurkeztean zein komunikazio-egintzak gauzatzean, Justizia Administrazioan dauden sistema telematikoak derrigor erabili beharko dituzte.

Espediente judizial elektronikoa

Espediente judiziala osatzen duen dokumentu multzoak ibilbide zehatza du, dokumentuen kudeaketa sistematik hasi, eta betirako gordetzeko aukeraketa fasea igaro arte edo suntsitu arte.

Aplikazio informatikoak

JustiziaBAT Eusko Jaurlaritzako Justizia Administrazioaren kudeaketa prozesal judizialeko aplikazioa da. Aplikazio horren bitartez, espediente judizial elektronikoen ibilbidearen informazio guztia kudeatzen da.

JustiziaBat beste aplikazio batzuekin lotuta dago, hala nola JustiziaSIP-ekin; azken hau Eusko Jaurlaritzakoak ez diren profesionalek (abokatuak, prokuradoreak, gizarte-graduatuak) prozedura judizialak telematikoki izapidetzeko eta komunikatzeko aplikazioa da. Eusko Jaurlaritzaren Herri Administrazio eta Justizia Sailaren maiatzaren 19ko Ebazpenak, JustiziaSIP bitartez ematen diren bulego judizialen eta profesionalen arteko komunikazio telematikoak arautzen ditu.

JustiziaSIP, Profesionalentzako Informazio Zerbitzuari buruzko informazio-liburuxka ikusi.