Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Justizia > Justizia elektronikoa > Arau-esparrua

Arau-esparrua

18/2011 Legeak, uztailaren 5ekoak, Justizia Administrazioan informazio eta komunikazio teknologien erabilpena Arautzen du. Lege horrek Justizia Administrazioan bitarteko informatikoen erabilerarako esparru orokorra zehazten du, eta komunikazio eta jakinarazpen judizial telematikoen arloari buruzko hainbat artikulu ditu.

Legearen oinarrizko puntuak:

  • Herritarrei Justizia Administrazioarekin bitarteko telematikoen bidez komunikatzeko duten eskubidea aitortzen die.
  • Justiziako profesionalei Justizia arloan eskudunak diren Administrazioek ezarritako sistemak, bitarteko elektronikoak eta aplikazioak erabiltzeko agindua ezartzen die.
  • Administrazio eskudunei bitarteko horiek ezartzeko agintzen die.

Euskadin, Legea garatzen duen araudia hurrengoa da: 2016ko maiatzaren 19ko 18/2011 Ebazpena, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioko komunikazio telematikoei buruzkoa. Xedea, EAEko Bulego Judizialaren eta justiziako profesionalean arteko komunikazio telematikoen sistema arautzea da.

Erreformak 

Justizia Administrazio elektronikoa ezartzeko, 18/2011 Legeaz gain, beste hainbat lege-erreforma ere egin behar izan dira, besteak beste: 

BJLO aldatzen duen 7/2015 Legea, uztailaren 21ekoa. BJLOren 230.artikuluaren erreforma. Bertan, hurrengoa zehazten da: epaitegiek, auzitegiek eta fiskaltzek euren lanean eta funtzioen egikaritzan edonolako bitarteko tekniko, elektroniko, informatiko eta telematiko erabiltzeko aukera izango dute.

Urriaren 5eko 42/2015 Legeak, PZL aldatzen duenak, hurrengoa ezartzen du: urtarrilaren 1etik aurrera justiziako profesional guztiek eta organo judizial guztiek, idazkiak nahiz agiriak aurkeztean eta komunikazio-egintzak gauzatzean, Justizia Administrazioan dauden sistema telematikoak derrigor erabili beharko dituzte.

19/2015 Legea, uztailaren 13koa, Justizia Administrazioaren eta Erregistro Zibilaren eremuko administrazioa eraberritzeko neurriei buruzkoa; Legeak PZL eta Erregistro Zibilaren Legea aldatzen ditu eta hurrengo helburuak ditu: